Dana prest Bardoetako finalerako
2024-10-23 11:08 BertsolaritzeaGaresko frontoian izango da, hilaren 26an, arratsaldeko 17:30ean.
Nafarroako bertsolaritzearen oinarria lantzea eta indartzea helburu, irailaren 13an hasi zan Bardoetako Txapelketearen 7. edizinoa eta zapatu honetan jokatuko da finala Garesen. Ligaxka fasea eta finalaurrekoak pasauta, 19. saioa izango da finalekoa hain zuzen be.
Nafarroako eskualde guztietara eroan dabe Bardoek bertsolaritzea: Nafarroa iparraldetik Tuteraraino. Lesaka, Sunbilla, Lizarra, Iruñea (hiru saio), Lekunberri, Olazti, Lekaroz, Leitza, Atarrabi, Erronkari, Eugi, Errazu, Irurtzun, Tafalla, Etxauri, Irunberri eta Tuteran egin dira orain arteko saioak. Zapatuan, Garesen izango da hitzordua.
Bortzirietako eta Baztango hiru talde ibiliko dira finalean kantuan: Baztanzopak, Hor GU eta Mutilatuak taldeak.
- Baztanzopak taldea: Malen Alzuart, Alazne Untxalo, Irati Majuelo, Amaia Elizagoien, Ane Fagoaga, Markel Adin, Maddi Etxebeste eta Lierni Oteiza.
- Hor GU taldea: Ekhiñe Zapiain, Maddi Ane Txoperena, Kattin Madariaga, Estitxu Arozena, Ane Telletxea, Lide Igoa, Uxue Mesa eta Iratxe Muxika.
- Mutilatuak taldea: Julen Zelaieta, Eneko Fernandez, Patxi Castillo, Urko Gartzia eta Iban Garro.
Saioa frontoian eta ondoren afaria
Finala Garesko frontoian izango da 17:30ean. Ondoren, helburu eta filosofiari eutsiz, afari giroan emongo jako errematea. Saio bietarako sarrerak eskuragarri dagoz hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!