Bihar, hilak 24, Txopetek 'Oztabe Zuloan' lana aurkeztuko dau Bilboko Sarean Kultur Gunean

Bizkaie! 2024-10-23 10:35   Musikea

Diskoaren aurrerapen abestia entzungai dago.

Txopet taldeak Zure bile abestia kaleratu dau, Ostabe Zuloan EP barriaren aurrerapena. Garage rockearen energia doinu itsaskorregaz eta efektuez beteriko ahots urratuekaz buztartzen dauen single azkar eta zuzena.

Berbek, bakardadearen beharra eta hura topatzeak dakarren zailtasunak esploretan ditu. Abesti horrek, taldeak intensidadea eta emozinoa buztartzeko dauen gaitasuna islatzen dau, zintzotasuna eta indar musikala benetako soinu inguratzailean alkartuz.

Eguenean, urriaren 24an, taldeak Oztabe Zuloan EP barria aurkeztuko dau Bilboko Sarean Kultur Gunean, abesti guztiak eta bideoklipak proiektatuz. Ekitaldia, 19:00retan hasiko da eta Txopeteko kideek Mai Campos zuzendaria izango dabe lagun.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu