Eiderrek 'Negua' singlea kaleratu dau

Bizkaie! 2024-10-22 10:22   Musikea

Nola aldatu gara? diskoaren aurrerapen abestia.

Eider abeslari eta konpositorea bueltan da Negua abestiagaz, haren hurrengo diskoko lehen singlea hain zuzen be. Abestiak, egun onenak etorriko dirala itxaropenari eusten deutso.

Pop soinu freskoa eta nostalgia buztartuz, Negua abestiak giro bero eta inguratzailea sortzea dau helburu. Halanda ze, Eider eta Marenen ahotsak ezin hobeto batzen dira, harmonia eta berotasun sensazinoa transmitiduz.

Horrezaz gan, alaitasuna eta atsebakea buztartzen dituan abestia da, baita emozinoz beteriko soinu-aterpea batzen dauena be.

Kontuak kontu, Negua abestia Eiderren hurrengo diskoan entzungo diran doinuen aurrerapena da. Diskoak, Nola aldatu gara? izango dau izenburu eta zemendiaren 22an argitaratuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu