200 ikasle gehiago Barakaldoko Udal Euskaltegian
2024-10-21 10:15 Euskerea berbagaiGuztira, 75 talde eta 1.288 ikasle dagoz.
Barakaldoko Udal Euskaltegiak gora egin dau ikasturte honetan, 200 ikasle gehiagogaz. Halanda ze, udal zerbitzuak oso balorazino positiboa egin dau, izan be, 75 talde sortzea lortu dau, igaz baino 10 gehiago, 1.288 ikaslegaz. Persona asko be bueltan datoz, izan be, ikastaro bat egin ondoren, Udal Euskaltegian konfidantzea dabe barriro be euskerea ikasten jarraiteko. Horrek erakusten dau irakasleek egiten daben lana oso garrantzitsua dala, adierazo dau Iratxe Foces Barakaldoko Udaleko Euskera zinegotziak.
Guztira, Udal Euskaltegiak 19 ikastaro modalidade emoten ditu:
- Aurrez aurreko prestakuntzea: 23 talde eta 280 ikasle.
- Prestakuntza mistoa: 18 talde eta 207 ikasle.
- Autoikaskuntzea: 304 ikasle.
- Guraso-taldeak: 7 talde eta 63 ikasle.
- Helduentzako prestakuntzea: 4 talde eta 54 ikasle.
- Merkatari taldea: 12 ikasle.
- Institutoko ikasleak: 18 talde eta 194 ikasle.
- Funzinonarientzako prestakuntzea: talde 2 eta 64 ikasle.
- C2 taldea: 19 ikasle.
- Berbea praktiketako prestakuntzea: 31 ikasle.
Gogoratu behar da, ganera, Barakaldon euskerea ikastea doban izan daitekela, Udalak baditu laguntzinoak matrikulan inbertidutako diruaren % 100 bueltetako. Hori bai, dirulaguntzinoak eskatzeko epea urriaren 10ean amaitu zan, gogorarazo dau Focesek. Ikasturtea hasi barri daben personek datorren urtean eskatu ahal izango ditue laguntzinoak, adierazo dau Focesek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!