'Erre', Albina Sturdasten lan barria

Bizkaie! 2024-10-18 10:57   Musikea

Drag mundua Euskal Herrira hurreratzea da asmoa.

Bueltan da Albina Stardust eta Erre single barria kaleratu dau. Abestian, mundu bietako onena buztartzen ditu: folklorea eta elektronikea, tradizinoa eta trabestismoa. Ganera, Erre, euskeraz idatzia eta interpretauta dago, Drag mundua Euskal Herrira hurreratzeko asmoz.

Egileek adierazo dabenez: abestiak tradizinoaren erabilerea salatzen dau, izan be, erasoak justifikatzeko erabilten dabe. Horrezaz gan, nekatuta gagozela eta ez garela gehiago isilduko aldarrikatzen dogu.

Alejandro Pardok eta Asier Mendinuetak grabau dabe bideoklipa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu