Delirium Tremensek 'Kafe usain hura' abestia kaleratu dau

Bizkaie! 2024-10-17 13:02   Musikea

Aiora Renteria abeslariagaz alkarlanean.

Delirium Tremens taldeak Kafe usain hura single barria aurkeztu dau. Taldea ezagun egin eban estilo rockeroari eutsiz, abestiak nostalgiari buruz egiten dau berba.

Ganera, disko barria besapean dabela joango da laukotea Durangoko Azokara. Lan horren lehen aurrerapenean, Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslariaren laguntzinoa izan dabe. Horrezaz gan, bideoklipa Joseba Poncek egin dau, adimen artifiziala erabiliz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu