Danel Elezkano pelotari bizkaitarra badoa
2024-10-17 10:48 KirolaZaratamoko Elezkano II pelotaria baragarri dabil azken aldion osasun arazoakaz.
Bizkarreko mina eta brikoalgia diagnostikau deutse eta pelotari profesional izaten ezin dauela segidu adierazo dau pentsaurrekoan: osasun arazoakaitik ezin izango dot pelota profesionalean segidu, ezta beste era batera be; azken urteak infernua izan dira niretzat. Asko sufridu dot. Medikuz mediku nabil, gorputzean ditudan hainbat lesino eta gatxakaitik eta nik neuk nahiko neuken konponbideabidea topau ezinik. Lesinoek arlo profesionalean zein bizitzako egunerokotasunean eragin deustie. Bizkarreko minaz gan, brakialgia diagnostikau estien eskuineko besoan. Jokatu barik egon naz 2023ko abenduaren amaieratik 2024ko apirilera arte. Espezialista onenak bisitau ditut eta danek ohartarazo deustie partidu bakar bat gehiago jokatzeko ahalegina arrisku handiegia dala nire osasunerak eta,gauzak holan dirala, nire bizitzako erabagirik gatxenetako bat hartzea ekarri dau.
2019ko eta 2021eko Binakako txapeldunak (2019an Beñat Rezustagaz eta 2021ean, Jose Javier Zabaletagaz) agur esan deutso pelota profesionalari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!