Kirolari olinpikoak eta paralinpikoak zoriondu ditue

Bizkaie! 2024-10-16 09:25   Kirola

Parisen parte-hartu eta emoitza onak izan zituelako.

Imanol Pradales lehendakariak harrerea egin deutse Lehendakaritzan Pariseko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan parte hartu eben euskal kirolari gehienei: Maialen Chourraut, Pau Echaniz, Miren Lazkano eta Higinio Rivero piraguistak, Iñigo Llopis, Nahia Zudaire eta Mikel Erdozain ugerlariak, Ander Cepas eta Iker Sastre mahai-teniseko jokalariak, Bibiane Schulze eta Elene Lete futbolariak, Naia Laso eta Alain Kortabitarte skaterrak, Virginia Diaz arraunlaria, Asier Garcia, Agurtzane Egiluz, Laura Ugarte eta Naiara Rodriguez gurpildun aulkiko saskibaloi jokalariak, Rakel Mateo triatletea, Oier Ibarretxe boxeolaria, Oier Lazkano txirrindularia, Majida Maayouf, Tessy Ebosele eta John Cabang atletak, Fernando Michelena tiralaria eta Amagoia Arrieta bocciako jokalaria, Frantziako uriburuan jokatutako urteko ekitaldi handienean dana emon daben euskal kirolari guztien ordezkari lege.

Imanol Pradalesek, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin, Gorka Iturriaga Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariagaz eta Olatz Legarza Basque Team Fundazinoko koordinatzaileagaz batera, kirolari guztiak zoriondu ditu Parisen izandako parte-hartzeagaitik eta lortutako emoitza bikaianakatik eta, gainera, bere esperientzia zuzenean ezagutzeko aukerea izan dau, argazki ofizialaren ondoren kirolariakaz izandako topaketa pribaduan.

Era berean, harrera ekitaldian izan dira Basque Team Fundazinoko patronatuko kideak, Angel Gurrutxaga Euskal Federazinoen Batasuneko presidentea eta Joseba Urkiola EiTB Mediako kirol zuzendaria.

Euskal Autonomia Erkidegoak azken hamarkadetako kirolarien ordezkaritza zabalena izan eban Paris 2024an, bai Joko Olinpikoetan, bai Paralinpikoetan, eta parte-hartze nabarmena izateaz gan, euskal kirolariek lortutako emoitzak oso txalogarriak izan ziran.

Joko Olinpikoetan Euskal Autonomia Erkidegoak 33 kirolari izan zituan, horreetatik 18 emakumeak izan ziran (% 54,54) eta 15 gizonak (% 45,45).

Emoitzei jagokenez, Euskal Autonomia Erkidegoko kirolariek bost domina eta sei diploma irabazi zituena Olinpiar Jokoetan.

Paralinpiar Jokoen kasuan, euskal kirolarien parte-hartzea ere oso handia izan zan. Euskadiko jaiotza-tasearen jatsiereak goi-mailako kirolarien kopuruak behera egingo ebala pentsau arren, aurtengo datuek (13 lehiakide) Beijing 2008ko 11 parte-hartzaileak, Londres 2012ko bostak, Rio de Janeiro 2016ko laurak eta Tokio 2021eko bederatziak gainditu zituen. Parisen, erkidegoko 13 parte-hartzaileetatik sei emakumeak izan ziran (% 46,15) eta zazpi gizonak (% 53,38).

Emoitzen atalean, hiru domina eta bederatzi diploma jaso zituen Jkoo Paralinpikoetan (diploma bakarra zenbatuz taldekako kiroletan).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu