Tulsak Egungo Musiken Espainiako Sari Nazionala irabazi dau

Bizkaie! 2024-10-16 08:35   Musikea

30.000 euroko dirulaguntzinoa jasoko dau.

Miren Iza, Tulsa taldeko abeslariak, irabazi dau Espainiako Kultura Ministerioak emoten dauen Egungo Musiken 2024ko Sari Nazionala.

Paz Santa Cecilia, Arte Eszenikoen eta Musikearen Institu Nazinoaleko zuzendaria eta epaimahai buruak adierazo dauanez: azken urteotan estaduko musikan izan dauen eraginagaitik eta sortzeko eta abesteko modu parebakoagaitik emon deutsagu saria.

Aparteko garrantzia izan dau haren azkenengo diskoak, Amadora (2023), disko bikaina baita: emakumeak autortzen dituan diskoa da eta sensibilidade poetikoa daukana.

Miren Iza hondarribiko abeslaria da. 2000ko hamarkadan Electrobinikis taldean ibilitakoa eta egun, Tulsa taldean parte-hartzen dau. Hainbat talde eta artista belaunaldi markau ditu, komunikabideen arlotik kanpo lan eginez eta erabateko independentzia lortuz.

Paz Santa Ceciliaz gan, epaimahaiak ondoko honeek izan dira: Ana Belen, Musika eta Jantzako zuzendariordea; Anni B Sweet; Zahara; Victor Cabezuelo; Diego Manrique; Julio Rodenas; Carmen Zapata (L 'Associació de Sales de Concerts de Catalunyako gerentea); eta, Rodrigo Cuevas, 2023ko Egungo Musiken Sari Nazionalak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu