Judit Neddermannek eta Izarok abestia aurkeztu dabe

Bizkaie! 2024-10-15 09:28   Musikea

Neurean / La Meva Llengua izenekoa.

Juditek, Neurean / La Meva Llengua abestia idatzi eban, Isaac Collek, haren taldeko baxu-jotzaileak, dauela hamarkada bat bidali eutson akorde eta emitmoetan oinarrituta. Melodia eta mezua katalanez sortu eban, ostean, Olatz Salvadorrek euskerara itzuli eta egokituz.

Hizkuntzen erebindikazino kantua da. Halanda ze, artistek esker ona emoten deutsee gure eguneratara hizkuntzea eustea ahalbidetu ebenei. Juditek, Izaroren laguntzinoa izan dau abesti osoan zehar.

Euskaldunak bere zigilu nahastezina itxi dau abestian eta Artean EPari zentzua emoten deutson zubia egin ahal izan dau. Dario Barroso, Adri Gonzalez, Isaac Coll eta Arnau Figueres musikariak grabau dabe. Ganera, azkenengo horrek produzidu dau abestia. Mastering lanetan, Dave Kutch ibili da (The Mastering Palace).

Neurean / La Meva Llengua abestia, Artean izeneko disko barriaren aurrerapena da. Bertan, Judit Neddermann, Euskal Herriko emakume artista nagusiez ingurauta egongo da. Kulturea eta hizkuntzen arteko loturea egitea da asmoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu