Leire Martinezek La Oreja de Van Gogh taldea itxi dau

Bizkaie! 2024-10-14 13:54   Musikea

Holan iragarri dau taldeak sare sozialen bidez.

La Oreja de Van Gogh (Argazkia: Instagram). | Ikusi handiago | Argazki originala

Inoiz ahaztuko ez doguzan musikaz eta emozinoz beteriko 17 urte joan dira, izan be, Leire Martinezek eta La Oreja de Van Gogh taldeak bakotxak geure bidea jarraituko dogu nabarmendu dau taldeak.

Erabagia gogorra eta gatxa izan da eta hausnartzeko denpora tarte bat hartu ondoren, ez gara kapaz izan geure bizitzako modu ezbardinak hurreratzeko.

Beraz, amaitu da guztiok bihotzean eroango dogun etapea, munduko lanbiderik onenaz amestutako moduan disfrutetako aukerea emon deuskuna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu