Asiako abesbatza ugari Tolosan

Bizkaie! 2024-10-14 07:52   Musikea

55. Tolosako Nazinoarteko Abesbatza Lehiaketea urriaren 31an hasiko da.

Aurkeztu dabe Tolosako Nazinoarteko Abesbatza Lehiaketearen 55. edizinoa Tolosako TOPIC Museoan (Tolosako Nazinoarteko Txotxongilo Museoa). Lehiaketearen helburua da munduko abesbatza onenak batzea, herrialde bakotxeko estilo, interpretazino, abesbatza literaturea eta ahots heziketa trukea egiteko asmoz. Aldi berean, asmoa da, Euskal Herriko musika tradizinoa eta kulturea ezagutarazotea.

Tolosako lehiaketea mundu mailako erreferente bihurtuko da urriaren 31tik zemendiaren 3ra, izan be, mundu osoko taldeek hartuko dabe parte. Europatik hainbat kantu-eskolatako erakusleiho diran Suedia, Danimarka, Letonia, Belgika, Lituania eta Frantziako abesbatzak izango doguz. Baina, batez be, Asiako ordezkaritzea nabarmendu nahi genduan, Hego Korea, Filipinak, Indonesia, Txina eta lehen aldiz, Thailandiatik etorritako taldeekaz osotuta. Zerrendea ixteko, Hegoafrikatik etorritako abesbatza bi be izango doguz, adierazo dabe ordezkariek.

Aurton, ganbera-abesbatzen eta ume-abesbatzen emonaldiak izango dira eta nazinoarteko epaimahai batek aukeratuko dau gure ordezkaria Abesbatza Kantuaren Europar Sari Nagusirako. Datorren urtean Tolosan izango da barriro, urriaren 26an bide onean.

Ondoko honeek dira Ganbera Abesbatza modalidadean parte hartuko daben abesbatzak:

  • Amaranthe (Belgika).
  • Camerata Chamber Choir (Danimarka).
  • De La Salle University Chorale (Filipinak).
  • Sing Philipines Youth Choir (Filipinak).
  • Mikrokosmos (Frantzia).
  • Cape Town Camerata (Hego Afrika).
  • Manado Cathlolic Choir (Indonesia).
  • Mixed Choir of Riga Catedral Choir School (Letonia).
  • Bel Canto Choir Vilnius (Lituania).
  • Storkyrkans Chamber Choir (Suedia).
  • Suanplu Chorus (Tailandia).

Honeek dira Umeen Abesbatzen modalidadean parte hartuko daben abesbatzak:

  • Tygerberg Children’s Choir (Hego Afrika).
  • The Resonanz Children’s Choir (Indonesia).
  • World Visition Korea Children’s Choir (Korea).
  • Children’s Choir Lielvarde (Letonia).
  • Kivi Children’s Chroi (Lituania).
  • The Dream Children’s Choir of Banlam Grand Theatre (Txina).

Sarrerak eta abonuak salgai dagoz hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu