Zapatuan zehaztuko dira Bardoetako finalistak

Bizkaie! 2024-10-11 13:16   Bertsolaritzea

Etxaurin, Irunberrin eta Tuteran jokatuko dabe azken finalaurrekoak.

Azken txanpan dira Bardoak, izan be, zapatuan, urriaren 12an, jokatuko dira azken hiru finalaurrekoak, Etxaurin, Irunberrin eta Tuteran. Urriaren 4an hasi zan bigarren fasea.

Etxaurin aurrez aurre izango dira Bortziriak-Baztango Mutilatuak eta Barañain-Atarrabiako Argako Bixiguak taldeak. Aurreko saioan, Irurtzunen, lehenengoek eskurau eben garaipena. Etxauriko saioko emoitzeak argituko dau bietatik zein sartzen dan finalean. 19:00retan hasiko da saioa, udaletxeko ganbaran. Sarrerak bertan salduko dira, saioa hasi aurretik, 5 euroan.

Irunberrin Baztango Baztanzopak eta Altsasu-Barañain-Leitzako Manteleko Sobrak taldeak izango dira parez pare. Tafallan jokatu zan joaneko saioa eta orduan baztandarrek eskuratu eben puntua. Irunberriko saioan argituko da zein dan talde sailkatua. 19:00retan da saioa, Larrainenea Alkartean, ondoren otordua izango da. Saira Tabernan dagoz sarrerak salgai, 8 euroan.

Tuterako saioan Iruñerriko EzKrashak eta Bortzirietako Hor gu! taldeak izango dira lehian. Iruñean jokatu eben aurreko saioa eta Bortzirietako taldea izan zan nagusi. Tuterako Beterri Peñan 19:00retatik aurrera erabagiko da nork lortuko dauen finalerako pasea. Sartzea doban izango da eta meriendea eskainiko da.

Finala urriaren 26an jokatuko da, 17:30ean, Garesko Zamariain Pelotalekuan. Finalerako sarrerak eskuragarrii dagoz hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu