Nøgen bueltan da

Bizkaie! 2024-10-10 12:42   Musikea

Urari abestia aurkeztu dau.

Aben Cirkel lanaren ostean, Nøgen taldeak single barria aurkeztu dau: Urari. Kontzertu eta esperientzia ugari bizi ostean, udeari amaierea emoteko kaleratu dau kantua. Taldeak jarraitzaileei oparitu nahi izan deutsen abestia da, beraz, ez da beste EP edo album baten parte izango.

Udako usaina eta melankolia buztartzen ditu lan barriak, baina, taldekideek adierazo dabenez, energia eta bizitasuna transmidutea izan da asmoa: Urari abestiaren berbeak bizitzearen izaera aldakorra esploretan dabe, uragaz alderatuz, beti be, mobimenduan. Erritmo biziek eta energiaz kargautako akordeek kontrastez betetako momentuetara sartzera konbidetan deuskue.

Donostian, 2016an sortutako folk pop musika taldea da, bost taldekidek osotutakoa: Jokin Guilisagasti (bateria eta koroa), Olatz Cuevas (baxua eta koroa), Markel Idigoras (Ukelelea eta ahotsa), Alex Irauzusta (gitarristea eta ahotsea) eta Ane Negueruela (ahotsa).

Hurrengo Kontzertuak

  • Urriak 19: Ordizia Rock. Doban.
  • Zemendiak 29: Leon. El gran café. Sarrerak hemen.
  • Abenduak 14: Azpeitia. San Agustin Aretoan. Sarrerak hemen.
  • Urtarrilak 18: Bartzelona. Sidecar Aretoan. Sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu