Marte Lasartek 'Ez da besterik' abestia kaleratu dau
2024-10-09 09:24 MusikeaBarikuan Bilbon izango dira kantuan, Alcala Norte taldeagaz batera.
Lehen diskoa kaleratu aurretik, Marte Lasartek hirugarren aurrerapena aurkeztu dau: Ez Da Besterik.
Formol Konpainiak motxilearen metaforea erabili eban, geure generazionaz espero zan guztiaren pisua geure belaunaldiaren ikur bihurtzeko. Batzuek ontzat emoten eben eskemea, geuretzat ez da gaur egun aplikagarria. Inertzia jarraituta ala ez, adin tarte gatxenean ikusten doguz geure buruak. Saborea aspaldi galdu eban txiklea luzatzen txiki geratzen jakun mozorro baten barruan gagoz.
Beraz, geure belaunaldiari eskainitako abesti baten aurrean gabiz, ez baitago besterik, inertzia jarritu ez, ez gara gu baldintzak aukeratzen doguzanak, baina akaso abesti honek badau zer esan linbo horretan gagozanentzat. Abestiak 90eko hamarkadako britainiar pub batera eroaten gaitu.
Marte Lasarte taldea, Pello Armendariz, Borja Anton, Alex Alonso (La Oreja de Van Gogh, Skakeitan, ETS eta Tierra Santa) eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek osotzen dabe.
Kontzertuak
Alcala Nortegaz batera kantauko dau Bilbo, Donostia, Iruñea, Gasteiz eta Logroñon, baita Alcala taldeak Madrilen eskainiko dauen kontzertuan be. Hemen egitaraua:
- 24/10/11 – Bilbo (Stage Live). Sarrerak hemen.
- 24/10/26 – Madril (Teatro Eslava).
- 24/11/30 – Donostia (Dabadaba). Sarrerak hemen.
- 24/12/27 – Iruñea (Santas Pascuas – Zentral).
- 25/01/17 – Gasteiz (Jimmy Jazz).
- 25/01/18 – Logroño (La Fundición).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!