Hemen da 'Bullet Teams Series by Guuk', zesta-puntearen Kings League
2024-10-08 09:04 KirolaZabala eta Erkiagaren taldeak lehiatuko dira urriaren 12an.
Jon Zabala puntista profesionalak bultzatutako Bullet Team Series by Guuk, orain, urriaren 12an, Markina-Xemeingo frontoira helduko da finala jokatzeko. Sei taldek, puntista profesionalek gidatuta eta zirkuitu profesionalera salto egiteko gogoz dagozan sei neska eta mutil amateurrek osotuta, lehiaketa honetan parte hartu dabe. Askok zesta-puntaren kings league ezizenez ezagutzen dabe, karbono-zuntzezko eta aluminiozko zesteagaz jokatzen dan eta streaming bidez emoten dan zesta-punta erdi-profesional mistoko lehen ligea dalako. Jon Zabala (talde gorria) buru dabela, Arai-Naroa, Zalegi-Bixente, Antxon-Danel eta Aritz Erkiaga (talde arrosa) dira txapelketea irabazteko lehituko diranak; oraingoz, Gorbea eta Urregarai taldeak dira Bullet Teams Serieseko finalistak.
Kontuak kontu, frontoiak 16:00etan edegiko ditu ateak, eta sarrerak 5 euroan dagoz. Gero, ostera, lehiaketa-egunean bertan erosi ahal izango dira leihatilan, 8 euroan. Dj entzutetsuek eguna girotuko dabe eta mokaua be egongo da.
Lehiaketa barritzaile honen idea Jon Zabala Bullet Markina-Xemeingo puntista profesionalarena izan zan eta zesta-punta belaunaldi barrien artean bultzatu eta berpizten lagundu nahi izan eban. Igaz ume eta nerabeak Euskadi eta Nafarroako frontoietan barrena Zesta Punta Guuk Experience filmagaz jai alaira hurreratzen bazituan, orain Bullet Teams Series by Guuk bueltau da: zesta-punta erdi-profesional mistoaren lehen ligea, punta-puntari gazteei ikusgarritasuna emon nahi diena, taldeka lehiatua eta streaming bidez Youtube eta Instagram bidez emana. Gainera, Iñigo Kaltzakortak zurezko eta zumezko xistera tradizionalen alternatiba gisa diseinatutako karbono- eta aluminio-zuntzezko xistera probatzen duen lehen lehiaketa da. Gaur egun arriskuan dago, ogibidearekin jarraitu nahi duten artisauen faltagatik, eta, erakustaldiren batean erabili bada ere, inork ez du arriskatu lehiaketara eramatera.
Jon Zabala eta Aritz Erkiagaz gain, beste puntista ospetsu batzuek ere parte hartu nahi izan dute txapelketako talde ezberdinetako kapitain gisa: Julen del Rio atzelari gasteiztarra, Aritz Erkiaga aurrelari bizkaitarra, Jean Olharan aurrelari frantziarra, Xabier Barandika Gernikako aurrelaria eta Diego Beaskoetxea aurrelaria.
Formatu barritzailea dauen ikuskizuna
Partida bakotxaren aurretik, jokalariek speed challenge batean parte hartu dabe eta jardunaldi bakotxean, txapelketako Youtube eta Instagram kanalaren bidez, MVP (Most Valuable Player) emon ahal izango da botoa zuzenean, hau da, eguneko jokalari onenaren saria. Marc Alonso speaker eta sortzaile digitalak emon ditu partiduak frontoian eta Youtuben eta Instagramen jazoten egoan guztia streaming bidez kontau du.
Hau ez da txapelketako komunikazino formatu barriei egiten jaken keinu bakarra, izan be, sei influencerrek sare sozialetara eroan dabe Bullet Teams Series by Guuk eta euren talde gogokoena babesteko, besteak beste, Seleta, zesta-puntako jokalari profesional ohia eta El Conquiseko lehiakide ohia; Oihana Fernández de Barrena, aizkolaria eta El Conquiseko lehiakide ohia; David Seco, txirrindulari profesional ohia, hainbat aldiz El Conquiseko kapitaina eta 2012ko edizinoko irabazlea; Lur Errekondo, harri-jasotzailea eta telebistako aurkezlea; Iñigo Vicens, crossfit entrenatzailea eta euskal telebistako hainbat saiotan ohikoa; eta Ainhoa Etxebarria, aktore eta kazetaria.
Etorkizuneko xistera
Kirol honen historian zehar lehiatu diran saskiak eskuz eta neurrira egiten ditue saskigile profesionalek, sarats eta zura erabiliz. Gaur egun, hainbeste artisautza-lanbidetan bezela, belaunaldien arteko erreleboa dudan dago. Alternatibea da Iñigo Kaltzakortak, pelotari profesional ohi, saskigile eta SKAIJAIko egungo gerenteak, zesta-puntan frontoi goitibeherakoak, injekzino-pelotak edo material alternatiboen saskiak diseinetan dituan enpreseak karbono eta aluminiozko saski iraultzaile bat landu eban 2014an. Orain arte inor ez da lehiaketara eroaten ausartu eta azken urteotan Miamiko Magic City Frontoneko World Jai Alai League dalakoarekin alkarlanean hobetu dau: 2020an Iñaki Osa Goikoetxea Goikok munduko abiadura errekorra hausi eban saski honegaz baina ez da inoiz jokatu, gogoratu dau Zabalak.
Bullet Teams Series by Guuk dalakoan, talde bakotxak karbonozko xistera bat izan dau, kantxan tradizionalaren antzeko portaerea dauen saskia baina apur bat gogorragoa da, pieza zurrunagoak erabilten diralako eta ehunik ez daroelako. Hori beste kirol-tresna batzuakaz be pasau da, material naturaletatik beste sintetiko batzuetara igaro baitira, besteak beste, teniseko erraketak, beisboleko bateak edo hockey-makilak; pisu tradizionala erabilten da baina saski barri honen abantaila da ez dauela formea edo indarrik galtzen erabilereagaz edo hezetasunagaz. Jokamoldea pelotari bakotxaren lehentasunetara egokitzeko aukerea be emoten dau, tensinoa erregulau eta/edo uztaiak aldatuz. Diseinu personalizaturako aukera asko ditu, eta zume tradizionalaren kostua baino txikiagoa da. Karbonozko saskia kirol honen salbazinoa izan daiteke, une honetan saski tradizional bat lortzea oso gatxa baita.
Jon Zabala Bullet
Markina-Xemeinen jaio zan 1988an, eta Bullet izenez ezagutzen da, frontoian pelotea jaurtiteko duen abiadureagaitik. Pelotari profesional baten semea da eta Floridan bizi izan eban umezaroa, aita West Palm Beacheko frontoian jokatzen ikusten. Han izan eban bere lehen zestea, eta han hasi zan kirolaz eta kirolaren inguruko kulturaz gozetan. Halan da be, AEBko pelotarien grebearen ondoren, 90eko hamarkadearen hasieran, Markina-Xemein jaioterrira bueltau eta hor hasi zan entrenetan herriko zesta-puntako ikastegian, eta gero Berriatukoan.
19 urtegaz egin eban debuta profesionaletan eta bere amesa AEBn jokatzea bazan, Filipinetan sortu jakon profesionaletan lehiatzeko aukerea. Handik urtebetera bueltau zan 2010ean, ez baitzituan beteten kirolean zituan aurreikuspenak.
Profesional izateko idea bertan behera ixteko be egon ondoren, Daniako (Florida) frontoian jokatzeko aukerea sortu jakon. Han, 4 urtez lehiatu zan, maila gorenean baina momentu txarra etorri zan migratzaileentzat eta ez eutsen emon bisarik. Hori dala eta, etxera bueltau behar izan eban.
Orain urte bi, Gernikako Jai Alai Wintr Series txapelketea jokatu eta irabazi egin eban (giltzarria zan zesta-puntea suspertzeko). Garaipen harek beste txapelketa batzuetarako ateak edegi eutsozan eta zaleen aurrean mailarik gorenean jokatzeko amesa bete eban.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!