'Beti berria den zinea', 47. Euskal Zine Bilerea

Bizkaie! 2024-10-04 11:22   Zinemea

Urriaren 16tik 21era egingo dan jaialdiak kartel ofiziala aurkeztu dau. 

47 urte beteko ditu Euskal Zine Bilereak eta beste horrenbeste edizino. Euskerazko zinemearen erreferentzia da Lekeitioko jaialdia, urtetik urtera, pausoz pauso, gurea dan zinea sustatuz.

Sortu zanetik, harro gagoz eredu dalako Lekeitioko jaialdia, euskera hutsez egiten dan jaialdirik zaharrena. Euskeraz egindako zinearentzako topagunea hasieratik eta euskal ikus entzunezkoen erreferentziazko plazea 1978tik.

Zinemea maite eben gazte batzuek euskara arnastearen beharra sentidu ebenean sortu zan Euskal Zine Bilerea. Aurtengo jaialdiak gazte horreen begiradei keinu egin nahi deutso zine barria eta istorio barriak kontau nahi deuskuean sortzaile gazteakana hurreratuz. Proiekzinoak, barriketaldiak, tailerrak eta, batez be, euskerazko zinemea izango dira jaialdiaren ardatza, bertsogintzeagaz loturak sortuz.

Lehiaketea. Sail Ofiziala

Jaialdiaren erdigunea Lehiaketako Sail Ofiziala izango da. 20 film labur izango dira Urrezko Antzarra irabaztekoo lehian. Horreen artean lan ausartak eta barritzaileak dagoz. Ezagutu aukeratutako lan guztiak hemen

Filmek hurrengo sariak jaso ahalko ditue:

  • Film onenaren saria – Urrezko Antzarra eta 3.000 €
  • Zuzendaritza onenaren saria – Zilarrezko Antzarra eta 1.600 €
  • Gidoi onenaren saria – Zidarrezko Antzarra eta 1.600 €
  • Benito Ansola saria (2000. urtetik aurrera jaiotakoentzat) – 1.000€
  • EITB Ikusleen Saria – 750 €

Film, zuzendari eta gidoi onenaren irabazleak aukeratzearen arduradunak Ainara Elgoibar zinegilea, Martxelo Rubio aktorea eta Nerea Ibarzabal bertsolaria izango dira. Eta bai, bertsolaritzeak be protagonismoa izango dau aurten. Euskal zinea eta bertsolaritzeak bat egingo dabe jaialdiaren hainbat arlotan, horreen artean, Bertso-Zine gauean.

Beste sariei jagokenez, EITB Ikuslearen saria publikoak erabagiko dau bere botoaga. Azkenik, 2000. urtetik aurrera jaioetako egileek Benito Ansola saria eroateko aukera izango dabe.

Bertsotik bertsora

Aurtengo edizinoak euskal kulturgintzearen arlo berezia izango dau ardatz, bertsolaritzea, hain zuzen be. Eta horren adibide onena urriaren 18an, atonduko dan Bertso-zine gaua izango da. Bertan, Xabat Galletebeitia, Onintza Enbeita eta Miren Amuriza bertsolariak eta Ainhoa Urien gai-jartzailea izango dira zinemearen arloa jorratuko daben bertso saioan. Ekitaldia Sociedad Recreativan egingo da, urriaren 19an, 21:00etan. Aforoa mugatua danez, urriaren 8tik aurrera eskuratu ahal izango dira sarrerak hemen eta kultur etxeko harreran.

Atzo8

Egitasmo honek ikus-entzunezko ondare analogikoaren inguruan egingo dau lan ZINE-LABegaz aelkarlanean. Urriaren 20an, egun osoan zehar, Eskua eta Makina: Kamera estenopeikoa lantegia egingo da eta arratsaldean eregitako esperientziak performance formatoan proiektauko dira. Lantegian parte hartzea doban da eta zinebilera.eus atarian dago izena-emoteko formularioa.

Aitatu jarduerak eta gehiago hartuko ditu 47. Euskal Zine Bilereak. Egitaraua, bere osotasunean, urriaren 10ean, 17:00etan, udaletxeko Bilkura Aretoan ezagutarazoko da prentsaurrekoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu