Harrerea egin deutse Gracia Alonso de Armiño olinpiadetan dominea irabazi dauenari
2024-10-01 08:43 KirolaSantutxuko 3x3ko saskibaloi-jokalari profesionalak zidarra irabazi eban Parisko 2024ko Joko Olinpikoetan.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Gracia Alonso de Armiño dominea irabazi ebana hartu dau Arabiar Aretoan eta plaka bat emon deutso Parisko 2024ko Joko Olinpikoetan egindako lana autortzeko, 3x3 saskibaloiko zidarrezko dominea eskuratu baitzeban.
Gracia BerriOtxoa ikastetxeko taldean eta Santutxuko Saskibaloi Klubean ibilitakoa da. Santutxutik, Ibaizabal taldetik igarota, AEBra joan zan, erizaintza ikasteko kirol-beka bati esker. Uda guztietan etxera bueltetan zan, Bilboran, eta, deskantau barik, akatsak zuzendu eta jokoa hobetzeko lan egiten eban Uribarriko Harritxoen kaleko udal-kantxan. Oscar Villaverde izan eban entrenatzaile.
Prestakuntzea amaituta, saskibaloi profesionalera salto egin eban Suedian, Gernikan, Ibaizabalen, Canoen, Estudiantesen, Araskin, IDKn eta Zaragozan eta azken horretan Erreginaren Kopea irabazi eban 2023an. Uda honetan, Olinpiaden aurrekoan, 3x3 sailkapena irabazi eban Parisko 2024ko Joko Olinpikoetarako eta hor 8 herrialde baino ez dira sartzen. Parisen, ia-ia Urrea eskuratu eban finalean eta, azkenean, zidarrezko dominea irabazi eban. Uda berean, 2024ko Europako urrezko dominea be eskuratu eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!