'Joker: Folie à Deux' izango da ezusteko filma 72. Donostia Zinemaldian

Bizkaie! 2024-09-27 12:54   Zinemea

Todd Phillipsek zuzendutako eta Joaquin Phoenix eta Lady Gaga protagonista dituan filma da.

Ezusteko filma Joker: Folie à Deux izango da, Arthur Fleck / Joker personaiaren inguruko Todd Phillipsen esplorazino barria. Veneziako Mostrako sail ofizialean programau ondoren, Joaquin Phoenix eta Lady Gaga protagonista dituan filma bihar emongo dabe Victoria Eugenia Antzokian eskainiko dituen proiekzino bakar biak, hain zuzen be, 08:30ean eta 16:00etan.

2019an Zinemaldiak film sorpresa bat programetako tradizinoa berreskuratu ebanea, Joker izan zan, hain zuzen be, aukeratutako filma eta horregaz Todd Phillipsek Urrezko Lehoia irabazi eban Venezian, eta Phoenixek sari ugari jaso zituan, besteak beste, Oscar saria edo aktore onenaren Golden Globe saria.

Azken film honetan, Arthur Fleck instituzionalizauta dago Arkhamen, Jokerren identidadeagaz hilketengaitiko epaiketearen zain. Identidade bikotxagaz burrukan dabilen bitartean, benetako maitasunagaz topo egiteaz gan, beti beragaz izan dauen musikea deskubriduko dau Arthurrek.

Todd Phillips, 2009an The Hangover filmagaz hasitako trilogiaren arduraduna, barriro be gidoiaren egileetako bat da Scott Silverregaz (The Fighter) batera. Phoenix eta Gagaz gan, Brendan Gleeson, Catherine Keener eta Zazie Beetz be agertzen dira eta Oscar saria irabazi dauen Hildur Guðnadóttir konpositoreak sortu dau filmaren soinu-bandea oraingoan be. Phillipsek produkzino lanak egin ditu, Emma Tillinger Koskoff eta Joseph Garnerregaz batera. Filma Warner Bros. Picturesek banatuko dau eta nazinoarteko proiekzinoan urriaren 2tik aurrera izango dira.

2019tik, Donostia Zinemaldiak honako film sorpresa honeek programau ditu: Joker (Todd Phillips, 2019), Sportin’ Life (Abel Ferrara, 2020), Spencer (Pablo Larraín, 2021), Blonde (Andrew Dominik, 2022) eta The Killer (David Fincher, 2023).

2022tik Antiguo Berri eraikuntza-enpresea da film sorpresaren babeslea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu