Galder Gaztelurrutiaren 'El Hoyo 2' Donostian ikusteko aukerea gaur eta bihar
2024-09-27 09:43 ZinemeaCulinary Cinema atalean eskainiko dabe.
Lehiaketaz kanpo, gaur arratsaldeko 17:00etan hasiko da El Hoyo 2 filmaren proiekzinoa Príncipe, 7 aretoan; eta 19:00retan, barriz, Antiguo Berri, 6 aretoan.
Irailaren 28an, zapatuan, beste hiru aukera izango dira.
Galder Gaztelu-Urrutia bizkaitarra da zuzendaria, zinemako eta publizidadeko zuzendari eta produktorea da. 913 (2004) eta La casa del lago (Kimuak, 2011) film laburren ondoren, bere lehen film luzea zuzendu eban El hoyo (2019), Netflixen historian gehien ikusitako hamar filmetako bat.
Autortza eta sarien artean ondokoak nabarmentzen dira: Sitgesen film onena, efektu berezi onenak, publikoaren saria eta zuzendari barriaren Citizen Kane Saria. Efektu berezi onenen Goya saria be irabazi eban, zuzendari barri onenaren eta jatorrizko gidoi onenaren kategorietan izentau ben arren. El Hoyo 2 haren ondorioa edo sekuelea da. Aurten Rich Flu thrillerra be zuzendu dau.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!