Irene Escolar aktoreak jaso dau Euskadi Basque Country-Bertako produktuaren Enbaxadore saria

Bizkaie! 2024-09-27 08:46   Zinemea

Lana autortzea eta euskal gastronomiaren eta kalidadezko tokiko produktuaren balioa nabarmentzea dira helburuak.



Irene Escolar aktorea Eusko Jaurlaritzeak bultzatutako Euskadi Basque Country-Bertako produktuaren Enbaxadore saria jaso dauen bederatzigarren persona bihurtu da. Zinemaldiko zuzendariak, José Luis Rebordinosek eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Amaia Barredok, saria emon deutse. Saria Eusko Label markako hainbat elikagaik eta Basque Wine sustapen-bereizgarria daben hainbat edarik (Arabako Errioxa, txakolina, Euskal Sagardaoa eta Euskadiko artisau-garagardaoak) osotutako lote handi bat da.

Sari honegaz, tokiko produktua eta euskal gastronomia sustatzeaz gan, zinemearen munduko profesionalen lana autortzen da, egun batez Euskadin egindako kalidadezko elikagaien enbaxadore bihurtuz. Antzerkian eta pantailearen aurrean ibilbide luzea dauen artista gaztearen, Irene Escolarren esanetan, rol bikaina da. Aktoreak orain arte jaso dituan sarien artean, nabarmentzekoak dira Donostiako Zinemaldian epaimahaiaren aitamen berezia eta Emakumezko Aktore Onenari emondako Goya saria.

Sari-banaketako ekitaldian Amaia Barredo sailburuak adierazo dauenez, zinemea eta gastronomia, askotan, alkarri lotuta egoten dira. Pantailak sukaldaritzako erreferentziaz betetako agertoki bihurtu dira eta mahaiaren inguruko eszenak asko dira. Horreetan, elikagaiek rol garrantzitsua beteten dabe. Horregaitik, alkarri horren lotuta dagozan adierazpen kultural bi, gastronomia eta zinemea, bateratzeko ez dago sari hau baino ezer hoberik!.

Sailburuak gehitu dauenez, film on baten kasuan bezelaxe, platerkada ona egiteko oinarriak produktuen kalidadean dagoz. Horregaitik da horren garrantzitsua bermatutako kalidade handiko elikagaiak, gertukoak, konsumidutea. Izan be, gure lurraldearen garapen jasangarria lortzen, gure mendiak eta itsasertza jagoten eta gure paisajeari eta kultureari eusten laguntzen deusku horrek.

Eusko Label produktuen familia

Irene Escolarrek Eusko Label markako elikagaien lotea jaso dau. Bereizgarri horrek goi mailako kalidadedun Euskadiko 19 produktu eta ziurtagiri horreen bidezko beste produktu batzuk (Eusko Label markeagaz eginak) jasoten ditu.

Markearen helburuak dira konsumitzaileei kalisade maila handia bermatzea, produktuen jatorria eta benetakotasuna segurtasun osoz identifiketako aukerea emotea eta Euskadiko elikagai-produktoreek egiten daben lana defendidu eta sustatzea.

Eusko Label produktuak dira honako honeek: Euskal Okela, Euskal Baserriko Oilaskoa, Euskal Esne Bildotsa, Baserriko Txarria, Hegaluzea eta Hegalaburra, Euskal Baserriko Arrautza, Euskal Esnea, Eztia, Arabako Patatea, Gernikako Piperra, Euskal Tomatea, Euskal Barazkiak, Ibarrako Piparrak, Euskal Lekaleak, Oliba-orio Birjina Estra, Arabako Aleak, Antxoa, Euskal Gatza eta Berdela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu