Pedro Almodovarrek jasoko dau gaur Donostia Saria

Bizkaie! 2024-09-26 11:21   Zinemea

Galea arratsaldeko 18:00etan hasiko da Kursaal Auditoriumean.

Tilda Swinton La habitación de al lado filmako protagonisteak emongo deutso gaur Donostia Saria Pedro Almodovarri.

Pedro Almodóvar zuzendari, gidoilari eta produktorea omendua izango da zinemearen munduari egindako aparteko ekarpena autortuz, Kursaal Auditoriumean egingo da bere azken filma proiektau aurretik, The Room Next Door, ingelesezko bere lehen film luzea, protagonista dauena. Veneziako zinemaldian Urrezko Lehoia irabazita dastor Donostiara.

Pedro Almodóvarren ibilbidean, dozena bat film labur, batzuk nazinoartean entzute handikoak, besteak beste, Human Voice (2020), Veneziako jaialdian estreinautakoa edo Extraña forma de vida (2023), Cannesen aurkeztua, eta ia hogeita hamar film luze, 170 sari baino gehiago eta 200 izentapen baino gehiago ditu. Autorpenen artean, Oscar bi, Urrezko Globo bi, Europako Zinema Akademiaren zazpi sari, bost Bafta, lau Cesar, bost Goya eta David de Donatello bi dagoz.

Bien bitartean, Mónica Beluccik Maria Callas: Letters and Memoirs aurkeztuko dau gaur Perlak atalean, ibilbide intimoa Monica Belluccik antzeztutako Maria Callas soprano ospetsuaren bizitzan zehar, Tom Volf eta Yannis Dimolitsas zuzendua:



Tim Burton bikoteagaz etorri da Monia Bellucci Donostiara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu