'Itsatsita Berriz' fikzino musikala aurrestreinau dabe bart Donostian

Bizkaie! 2024-09-26 09:34   Zinemea

Jon Plazaola eta Leire Martinez protagonista dituan seriea urriaren 25ean estreinauko da.



EITBk Alderdi Ederren dauen set mobikorrean egin da goizean prentsaurrekoa eta Victoria Eugenia Antzokiko EITB Galan izan da aurrestreinaldia. Bertan izan dira serieko aktoreak eta talde teknikoa, baita EITBko zein erakundeetako ordezkariak be.

2023an estreinau zan Itsatsita instaseriearen jarraipen honetan, 40 urte inguruko bikote bat kateauta geratuko da auto batean sexu-hartu-emonak izan bitartean. Osasun-profesionalek ezin dabe sinistu: Penis captivus kasu bat, barriro be...

Eguazten honetataik aurrera, egunero atal barri bat eskainiko da Instagramen eta urriaren 25ean estreinauko da Primeran plataforman.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu