Donostia Zinemaldiak zinema argentinarra babestu dau
2024-09-25 08:22 ZinemeaBertako zinema eta kultura-industria desegiteko saioaren aurrean hartutako erabagia da.
Film argentinarren taldeek eta Latinoamerikako gainerako herrialdeetakoek alkarretaratzea egin dabe Kursaal Jauregiaren inguruetan eta eurekaz batera egon dira Zinemaldiaren programatzaile eta epaimahaikideak, alkartasuna adierazoteko zinema argentinar independenteak bizi dauen ohiz kanpoko egoerearen aurrean (geldiarazotako dagoz proiektuak).
Zinema argentinarra lagun dogu, senide dogu; Latinoamerikako garrantzitsuenetako bat da. Donostia Zinemaldiak beti babestu dau haren industria eta bere esku dagoan guztia egingo dau Zinemaldiaren programazinoan eta jardueretan leku garrantzitsua izan daian, José Luis Rebordinos, Donostiako Zinemaldiaren zuzendariak nabarmendu dauenez.
Egiten dogun obra bakotxagaz gure herrialde maitatuari nortasuna, lana eta kulturea emoten deutsaguz, Hernán Findling, Argentinako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren presidenteak zehaztu dauenez.
Konzentrazinoa egin dan egunean, Diego Lermanek zuzendutako El hombre que amaba los platos voladores produkzino argentinarra emon da Sail Ofizialean eta Traslados lanaren nazinoarteko estreinaldia egin da.
Donostia Zinemaldiaren 72. edizioak Argentinan erabat edo zati batean produzidutakon hamasei film programau ditu Sail Ofizialean eta New Directors, Horizontes Latinos, Zabaltegi - Tabakalera eta Umeentzako Zinema sailetan, aiatu Traslados lanaz gan, Industria atalean, sei proiektu argentinar aukeratu dira Europa-Latinoamerika Koprodukzino Foroan, work in progress WIP Latam-en bi eta ekoiztetxe argentinar baten parte-hartzea dauen proiektu bat Ikusmira Berriak sailean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!