Johnny Deppek 'Modi, Three Days on the Wing of Madness' aurkeztu dau Donostian
2024-09-25 08:03 ZinemeaAktore eta zuzendari ezagunaren bigarren film luzea da.
IN.2 Film eta A Contracorriente
Johnny Deppek zuzendutako bigarren film luzeak, Modi, Three Days on the Wing of Madness, lehiaz kanpo hartu dau parte Donostia Zinemaldiaren 72. edizinoko Sail Ofizialean eta Thierry Frémauxen Lumière!, l'aventure continue dokumentala izan da Emonaldi Berezian sailean. Ganera, Bagger Drama Piet Baumgartnerren bigarren film luzeak eta Min Evige Sommer Sylvia Le Fanuren estreinaldiak New Directors saila osotu dabe.
Modi - Three Days on the Wing of Madness lanagaz, Johnny Depp film-zuzendaritzara bueltau da. The Brave (1997) filmagaz egin eban debuta errealizadore bezela eta 2021ean, Donostia Zinemaldiak Donostia Saria emon eutson.
Kontuak kontu, Riccardo Scamarciok Amedeo Modigliani artista bohemiarraren papela egin dau Deppen pelikulan eta Stephen Graham, Al Pacino eta Antonia Desplatek osotzen dabe aktore-zerrendea. Filman artea, maitasuna eta gitxiespena jorratzen ditu zuzendariak, Gerra Handiak urratutako Paris uriko kale eta tabernetan jazotako 72 ordu sutsutan oinarrituta.
Beste alde batetik, Johnny Deppek IN.2 Film Produktora europarra airkeztu dau Donostian, A Contracorriente Films eta garapen bidean dagozan serie eta filmak sortzeko taldeakaz alkarlanean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!