Euskal Zinemaren Galea gaur, hilak 24, izango da, Victoria Eugenia Antzokian, arratsaldeko 19:30ean

Bizkaie! 2024-09-24 09:13   Zinemea

Leire Martinez eta Gorka Aginagalde izango dira aurkezleak.

Euskal Zinemaren Galan, Elena Irureta aktoreak, Zinemira Saria hartuko dau, bere ibilbidearen autortzea; Edurne Azkaratek, barriz, Euskal Aktoreen Batasunak emoten dauen Bultzada Saria jasoko dau Irati filman egindako lanagaitik. Hain zuzen be, Paul Urkijoren filmak jasoko dau euskal film arrakastatsuenaren saria, Euskadiko Zinema Aretoen Alkartearen eskutik. Michel Gaztambidek eta Victor Ericek Euskal Gidoigileen Alkartearen eta SGAEren Euskal Herriko Gidoigile Onenaren saria jasoko dabe eta euskal talentua aldarrikatzeko Victor Iriarte zinemagile bilbotarrak EITBren Egile Berriak saria, Sobre todo de noche fikzinozko bere lehen filmagaitik; 2023ko irailean estreinau eben mundu osoan, Veneziako (Italia) Zinemaldiko Giornate Degli Autori sail ospetsuan.

Gonbidatuen artean, Estibaliz Urresola, Aitor Arregi, Sofia Otero, Telmo Irureta, Ane Rot, Martin Urrutia, Jon Olivares, Ainhoa Etxebarria, Lander Otaola, Itziar Lazkano, Amaia Aberasturi edota Go!azen eta Irabazi Arteko aktoreak, Twin Melody abeslariak, Igor Yebra jantzaria, Fernando Velazquez konpositorea, Pau Echaniz eta Miren Lazkano piraguista txapeldunak eta Alex Txikon alpinistea izango dira.

Horrezaz gan, Izaro abeslariak, Alos Quartet taldeak eta Amaia Elizaran jantzariak be parte hartuko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu