Montxo Armendárizek 'Tasio' (1984) film zaharbarritua aurkeztu dau Donostia Zinemaldian

Bizkaie! 2024-09-23 07:38   Zinemea

Pribilegioa da hemen egotea. -Tasio- egin genduan guztientzat ekitaldi hau oso berezia eta hunkigarria da.

Tasio Donostian estreinau eben orain 40 urte. Euskadiko Filmategiak 4K-n L’immagine Ritrovata laborategietan zaharbarritu dauen filmak Klasikoak saila inaugurau dau Victoria Eugenia antzokian. Zuzendari nafarrak bertan jaso dau Euskadiko Filmategiaren saria, zuzendari Joxean Fernándezen eskutik.

Errealizadore nafarragaz batera ekitaldian filmeko protagonistak egon dira: Patxi Bisquert, Amaia Lasa, Amaia Merino, Garikoitz Mendigutxia, Elena Uriz, Isidoro Fernández eta Paco Sagarzazu; eta Puy Oria produktorea; Joxean Fernández, Euskadiko Filmategiko zuzendaria; Ibone Bengoetxea, Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Andoni Iturbe, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea; Rebeca Esnaola, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria; Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol saileko diputadua; María José Tellería, Begoña Ibarra de Zuazo eta Ignacio Apezteguia, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako Kultura zuzendariak; Aitziber Atorrasagasti, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria; Irene Larraza, Etxepare Institutuko zuzendaria, Valeria Camporesi, Filmoteca Españolako zuzendaria, Edurne Portela, Jesús Ovejero eta Luisa Etxenike idazleak, Oskar Alegría zinemagilea eta Pedro Miguel Etxenike (DIPCko lehendakaria).

Armendárizek Zuzendaritza Onenaren Zidarrezko Maskorra jaso eban 27 ordu (1986) filmagaitik eta Film Onenaren Urrezko Maskorra Las cartas de Alou (1990) pelikuleagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu