Cate Blanchettek 'jakin-mina' aldarrikatu dau Donostia Saria jasotean

Bizkaie! 2024-09-23 07:45   Zinemea

Ez dakit baina hemen nago ikasteko, aldarrikatu eta erantzun azkarrak topau nahiaren kontra agertu da.

Alfonso Cuarón zinemagile mexikarrak —haren aginduetara lan egin barri dau Blanchettek Disclaimer minisailean— emon deutso saria aktoreari eta haren zorroztasuna eta birtuosismoa goraipatu ditu; George Clooney aktoreak, barriz, bideo baten bidez zoriondu nahi izan dau aktorea.

Aktore australiarrak nabarmendu dauenez, atzerrian lan egiten dauen emakume australiar legez, hamaika muga zeharkatu eta mundu osoan zehar bidaiatzeko pribilegio izugarria izan dpt. Eta ohore bat da Euskal Herrian sari hau jasotea, kultura eta zinema mugak be gainditzen dituan zinema-jaialdi zoragarrihonetan, hasi dau hitzaldia.

Cuaronen presentzia eskertu ostean, ibilbidearen hari nagusia jakinmina eta gizakia izateak zer esan nahi dauen argitzea izan dala azaldu dau: sormenari emondako gurea lako bizitzeak dudak eta ziurbakotasunak izatea dakar. Apalak izan behar dogu eta ondokoa azpimarratu dau: ez dakit baina hemen nago ikasteko, aldarrikatu eta erantzun azkarrak topau nahiaren kontra agertu da.

Esangura horretan, Clarice Lispector idazle brasildarra aiatu dau, izan be, ez-jakiteak hainbat abantaila dituala eta adimena lurralde libre bihurtzen dauela: "eta holan, ezagutzen ez dodan guztia nire egiten hasten naiz, eta ez-jakite horretan, dana ulertzen joaten naz; bidaia honek aurrera egingo dau, itxaropena daukat. Holako ziurtasun uharte txikiak baino ez dagoz eta eskerrak emon nahi deutsadaz Donostiari horregaitik", amaitu dau.

Marta Etura aktore donostiarrak aurkeztu dau gala, eta holakoak eskaini deutsoz dizkio Blanchetti: bikaintasunaren eta arriskuaren alde egin dau bere lanean eta personaia konplexuak, mezua dabenak eta emakume indartsu eta konprometiduak hezurmamitzen ditu. Bere beste alderdia be nabarmendu dau, hau da, antzerki-zuzendariarena eta feminismoari, immigrazinoari eta sorterri dauen Australiako aborigenei lotutako proiektuen produktorearena.

Blanchett Zinemaldiaren 72. edizioko kartel ofizialaren irudiaren protagonista da eta 200 aintzatespen eta sari baino gehiago jaso ditu egile-filmak eta ikus-entzule guztiengana heldu nahi dauen zinemea buztartzen dituen ibilbide luze batean; tartean, ondokoak: Oscar sari bi (eta beste sei izentapen), Veneziako zinema-jaialdiko Volpi Kopa bi, lau BAFTA sari eta lau Urrezko Globo, Ohorezko César saria eta nazinoarteko Goya saria. Martin Scorsese, Terrence Malick, Steven Soderbergh, Steven Spielberg, David Fincher, Ridley Scott, Sally Potter, Wes Anderson, Alfonso Cuarón, Alejandro G. Iñárritu, Woody Allen, Gillian Armstrong, Taika Waititi, Peter Jackson, Todd Haynes, Richard Linklater, Jim Jarmusch, Guillermo del Toro, Adam McKay eta Todd Field zinemagileakaz lan egin dau, besteak beste.

Galaren amaieran, Rumours filma eskaini dabe, Blanchett aktore-lanetan ibilitako azken lanetako bat, Guy Maddinek, Galen Johnsonek eta Evan Johnsonek zuzendua.


Irailak 23: Programazinoa:


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu