Pello Gutierrezen 'Erreplika' filma Donostiako Zinemaldian estreinauko da
2024-09-18 08:53 ZinemeaZinemira sailean lehiatuko da eta Euskal Zinemaren Irizar Sarirako hautagai da.
Zazpi T'erdi etxeak produzidu dau filma eta EITBren partaidetzea eta Eusko Jaurlaritzearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzea dauka.
Zinema aretoetara 2025. urtean helduko da.
Erreplika filmaren mundu mailako estreinaldia Donostia Zinemaldian izango da, datorren irailaren 23an, astelehenean Donostiako Príncipe zinema aretoetan. Pello Gutiérrezen filmak Euskal Zinemaren Irizar Sarirako hautagai da eta Zinemira sailaren barruan lehiatuko da.
Filmaren zuzendariak aurkeztuko dau dokumentala Zinemaldiko 72. edizinoan.
Proiekzinoak
Irailak 23, astelehenean, 16:30ean, estreinaldia / Príncipe Zinema 9.
Irailak 24, matitzenean, 22:00etan, proiekzinoa / Príncipe Zinema 2.
Irailak 25 eguaztenean, 22:15ean, proiekzinoa / Príncipe Zinema 2.
Erreplika
Iñaki Sagastume, David Aguilar Iñigo eta Pello Gutiérrezek idatzia eta Pello Gutiérrez berak zuzendua, Erreplika euskerazko 74 minutuko dokumentala da. Argazki zuzendaria David Aguilar Iñigo da eta Arte zuzendaria Arrate Rodríguez. Soinuaren ardurea Maitane Carballorena izan da, Iosu Gonzalez soinuaren diseinu lanetan ibili da eta Maider Blázquez Gonzalezek nahasketak egin ditu. Maite Larburuk soinu-bandea sortu dau. Pello Gutiérrez eta David Aguilar Iñigok egin dabe filmaren montajea. Iñaki Sagastume da produktorea eta Kany Peñalba profuktore alkartua.
Zinebi Networking EITB saria irabazi eban proiektuak eta Bartzelonako L'Alternativa zinemaldiko Cinema Pendent sailean parte hartu eban (GAC-eko Pitching Forumean). Sustraiak laborategi eta erresidentzia artistikoan parte hartu eban, Katixa Agirre eta Harkaitz Canoren gidaritzapean. María Zamorak eskainitako Nazinoarteko Koprodukzino tailerrean parte hartu eban, (Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi), baita Alvaro Vegak eskainitako pitching tailerrean be (Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi) eta Bilibin Circularrek eskainitako Green Film ikastaroan be (IBAIA eta Basque Green Filmek atondua). Erreplika dokumentalak EITBren partaidetzea dauka eta Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzea be bai.
Pello Gutiérrez zuzendariaren eretxiz: Dokumental hau irudien bidez sortu arren ahotsaren bidez garatu da. Nire ahotsak gidatzen dau filma eta protagonisten ahotsek emoten deutse jarraipena: joandako jazoerak gogoratzen ditue, desagerpenari buruz idatzitako dokumentu, arrasto eta testuak irakurriz. Personaletik kolektibora, ikerketa honek herri honen gomutak arakatu nahi ditu, irudi ezaren bidez. Eta, aldi berean, galdu barri dogun familiarttekoaren galerearen aurrean, irudiari eta memoriari buruzko hausnarketea planteetan dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!