Donostia Zinemaldiak zinema-talentu emergentea batuko dau Tabakaleran
2024-09-11 07:57 ZinemeaKabiak industriako profesionalak eta Zinemaldian izango diran zinemagileak alkartuko ditu hilaren 23an.
Donostia Zinemaldiak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroak eta Elías Querejeta Zine Eskoleak ekimen bat bultzatuko dabe bigarren urtez egungo zein etorkizuneko zuzendarien inguruan. Kabia talentu zinematografiko emergenteari eskainitako jardunaldia da eta astelehenean, hilaren 23an, jarduera bitan banatuko da Tabakalerako ikus-entzunezko laborategian: Kabia Gosaria (10:00etatik 12:00etara) eta Networking Kabia (19:00etatik 23:00etara).
Proposamen biek Nest saileko filmetako ekipoak (mundu osoko eskoletako zinema-ikasleen film laburren hautaketa bat batzen da Nesten) Ikusmira Berriak egonaldi eta proiektu-programako egoiliarrakaz eta Tabakalerako komunidadeagaz alkartuko ditue: Nokan hautatutako errealizadoreak eta Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleak. Kabiaren helburua programa eta sail horreetako komunidadeak alkartzea da, ideak trukatzeko, proiektuak konpartiduteko industriaren barruan askotariko profilak dituelako hautatutako profesionalakaz zuzeneko hartu-emonak izateko (produktoreak, jaialdien eta garapen edo laborategi-programen programatzaileak, dirulaguntzak...), beren ibilbide profesionalari eta filmei buruzko feedback baliotsua izan deien.
Zinemaldiak, Tabakalerak eta EQZEk urtean zehar parte hartzen daben beste programa batzuetako talentuak be hartuko ditu jardunaldiak: La Incubadora, Residència de guions, Zinema Akademiaren egonaldi-programea eta Mannheimeko Cutting Edge Talent Camp urteroko topaketea.
Kontuak kontu, gonbidapena beharrezkoa izango da sartzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!