Bikain euskal tiralariak Sokatirako Munduko Txapelketan

Bizkaie! 2024-09-09 13:15   Kirola

Laukizeko Gaztediko mutilek urrea irabazi dabe 560 kikoko proban eta zidarra, barriz neskek 500 kilokoan.

Gaztedi Sokatira taldeak irailaren 3an egin eban Frankfurtera, Munduko Txapelketan parte hartzeko. Bertan, taldea maila goreneko lehiaketan izango da. Irailaren 4a isaketa eguna izajn zan, goizeko 07:00retan hasita.

Irailaren 5ean Kluben arteko txapelketak hasi ziran: goizez: 560kg mutilak eta arratsaldean: 580kg mixtoa.

Irailaren 6an, goizez: nesken tiraldiak izan ziran (500kg) eta arratsaldean, barriz, mutilen txandea (640kg) izan zan.

Irailaren 7an, Nazino mailako txapelketan Gaztedi Sokatira taldeak Euskal Selekzinoaren izenean ekin eutson lehiari eta goizean 560kg mutilak eta 540kg neskek tirau eben. Arratsaldez: 580kg mixtoaren txandea izan zan.

Irailaren 8an, Gaztedi Sokatira taldea Euskal Selekzinoaren izenean lehiatu zan: goizez: 500kg neskek tirau eben eta arratsaldean: 640kg mutilek.

Kontuak kontu, Txapelketea amaituta, guztira bederatzi domina irabazi ditue euskal tiralariek, bost klubetakoak eta lau Euskal Selekzinoagaz. Gaur dira Alemaniatik, Mannheietik bueltan eta harrera beroa egingo jake: arratsaldeko 17:45ean Laukiztik aireportura autobus zerbitzua eskainiko dabe herritar guztientzat eta 19:00retan luntxa eskainiko dabe probalekuan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu