Zinemagile ospetsuenak Donostian izango dira

Bizkaie! 2024-09-06 12:41   Zinemea

Deep, Sorrentino, Belluci, Anderson, Nero, Garfield, Swinton edo Nyong’o lako artistek euren filmak aurkeztuko ditue.

Zinemagile, antzezle, gidoigile eta produktore zerrenda luze batek daborduko berretsi dau Donostian izango dirala. Pedro Almodóvar, Cate Blanchett eta Javier Bardem Donostia Sariez gan, euren filmak aurkeztera etorriko dira Donostiara Pamela Anderson, Monica Bellucci, Jamie Campbell Bower, Úrsula Corberó, Johnny Depp, Ester Expósito, Andrew Garfield, Karla Sofía Gascón, Isabelle Huppert, Noémie Merlant, Ángela Molina, Franco Nero, Lupita Nyong’o, Nahuel Pérez Biscayart, Charlotte Rampling, Will Sharpe eta Tilda Swinton.

Horreezaz gan, gaur egungo zinematografiako hainbat zinemagile garrantzitsuk euren azken proposamenak aurkeztuko ditue, esaterako: Jacques Audiard, Sean Baker, Edward Berger, Leos Carax, Costa-Gavras, Gia Coppola, Audrey Diwan, Arnaud Desplechin, Mati Diop, Adam Elliot, Coralie Fargeat, Payal Kapadia, Dea Kulumbegashvili, Mike Leigh, Joshua Oppenheimer, François Ozon, Mohammad Rasoulof, Walter Salles, Jane Schoenbrun, Paolo Sorrentino.

Persona ospetsu horreetako asko Sail Ofizialagaz lotuta egongo dira eta Audrey Diwan zuzendaria eta Noémie Merlant, Will Sharpe, Jamie Campbell Bower eta Chacha Huang antzezleak Emmanuelle inaugurazino-filmean egongo dira. Zinemaldiari amaierea emoteko, John Crowley zuzendaria Andrew Garfield aktoreagaz bertaratuko da We Live in Time aurkeztera. Donostiara etorriko dira, ganera, The Last Showgirl filmearen zuzendari Gia Coppola eta protagonista Pamela Anderson, baita The End filmaren zuzendari Joshua Oppenheimer eta Moses Ingram, Michael Shannon eta George MacKay aktoreak be. Le dernier souffle filmari jagokonez, Costa-Gavras zuzendaria eta Charlotte Rampling, Ángela Molina eta Marilyne Canto antzezleak izango dira Zinemaldian, baita izen bereko liburuaren egileak (Claude Grange idazlea eta Régis Debray filosofoa) be. Mike Leigh zuzendaria Marianne Jean-Baptiste Hard Truths filmeko protagonistagaz izango da eta François Ozonegaz batera izango dira Donostian Hélen Vincent, Josiane Balasko eta Pierre Lottin aktoreak (Quand vient l'automne); baita Edward Berger Conclave filmaren zuzendaria eta Hebi no michi filmeko protagonistea Damien Bonnard be. Azkenik, Johnny Deppek zuzendutako bigarren film luzea aurkeztuko dau, Modi, Three Days on the Wing of Madness, lehiaz kanpo, Riccardo Scamarcio, Antonia Desplat, Bruno Goeury, Luisa Raineri eta Ryan McParland aktoreakaz lagunduta.

Perlak saileko filmak erakustera etorriko dira Jacques Audiard zinemagilea eta Karla Sofía Gascón aktorea (Emilia Pérez); Coralie Fargeat zuzendaria (The Substance); Emmanuel Courcol zuzendaria eta eta Pierre Lottin antzezlea (En Fanfare); Paolo Sorrentino errealizadorea (Parthenope); Monica Bellucci aktore eta produktorea eta Yannis Dimolitsas zuzendaria (Maria Callas: Letters and Memoirs); Walter Salles zuzendaria (Ainda Estou Aquí); Sean Baker zinemagilea (Anora); Payal Kapadia zuzendaria eta Kani Kusruti, Divya Prabha eta Chhaya Kadam aktoreak (All We Imagine As Light); Isabelle Huppert aktorea, Yeohaengjaui pilyo filmeko protagonistea; Mohammad Rasoulof zuzendaria eta Misagh Zare, Soheila Golestani, Mahsa Rostam, Setareh Maleki eta Niousha Akhsni aktoreak (Daney anjir maabed); Adam Elliot zuzendaria (Memoir of a Snail); Bird filmeko protagonistea, Nykiya Adams hasibarria, eta Chris Sanders zuzendaria, Lupita Nyong’o, Macarena García eta Álvaro Morte aktoreekaz batera (The Wild Robot).

Zabaltegi-Tabakalera sailak nola zinemagile ospetsuak hala talentu barriak batuko ditu: Berlinaleko Urrezko Hartzearen irabazle Mati Diop (Dahomey, Zabaltegi-Tabakalerako inaugurazino-filmea); Beginningaz Urrezko Maskorra irabazi eban Dea Kulumbegashvili, Aprili aurkeztuko dauena; Hiroshi Okuyama, Kutxabank-New Directors saria irabazi ebana Boku wa Iesu-sama ga kirai lanari esker eta Boku no ohisama  aurkeztuko dauena. Arnaud Desplechinek autortzea egingo deutso zinemeari Spectateurs! obreagaz, Cannesetik pasau ondoren; Leos Caraxek eta Tatiana Bouchain produktoreak C’est pas moi aurkeztuko dabe, eta Jane Schoenbrun (We're All Going to the World's Fair filmearen zuzendaria) bere bigarren film luze I Saw the TV Glow erakustera gerturatuko da Donostiara, Sundancen eta Berlinen parte hartu ondoren.

Franco Nero aktore italiar mitikoak lagunduko dau Italia biolentoa. Italiako polizia-zinema atzerabegirakoa aurrera eroaten eta Il giorno della civetta (Damiano Damiani, 1968) filma aurkeztuko dau, bera da protagonistea.

Sarrerak eta programazinoa

Programazinoa Zinemaldiaren webgunean eta komunikabide lokaletan argitaratuko da astelehenean, hilaren 9an. Hilaren 11tik aurrera, Filmez Film gidaliburuak Zinemaldiaren bulegoan salduko dira (Tabakalerako bigarren pisuan, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:00retara, 2,50 euroan). Zapatutik aurrera (hilaren 14a), eskuragarri egongo da Kursaaleko informazino gunean (edegita 16tik 21era 09:00etatik 20:00etara eta 22tik 30era 08:30etatik 22:00etara).

Sarreren salmenta orokorra domekan, hilaren 15ean, goizeko 09:00etan hasiko da. Egun horretan Zinemaldiaren lehen hiru egunetarako sarrerak erosi ahalko dira (barikua 20, zapatua 21 eta domeka 22); astelehenean, hilaren 16an, astelehenerako (hilak 23), martitzenerako (hilak 24) eta eguaztenerako (hilak 25) sarrerak erosi ahalko dira, aurreko jardunaldietarako eskuragarri geratzen diran sarrerez gan; eta, azkenik, hilaren 17an (martitzenean) jarriko dira salgai, eguenerako, barikurako eta zapaturako sarrerak, baita ganerako saioetarakoak be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu