13.000 ikasle baino gehiago 'Ikastetxeak Belodromoan' saioetan

Bizkaie! 2024-09-05 12:35   Zinemea

Ekimenak, bizitza estralurtarra izango dau ardatz.

6 eta 11 urte bitarteko milaka ume Belodromora bueltauko dira, Donostia Zinemaldiak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Euskadiko Filmategiak batera atondutako jardueran zinemea eta zientzia buztartuz film baten proikzinoaz disfrutetako. Aurton, Ikastetxeak Belodromoan ekimenak bizitza estralurtarra izango dau ardatz.

Belodromoko pantaila erraldoiak Alan giza antena filmaren proiekzinoa hartuko dau. Amalie Næsby Fickek zuzendutako animazinoko film daniarrak neska estralurtar baten istorioa kontetan dau: 11 urteko mutiko bategaz eta objektu hegalari ezezagunetan espezialistea dan haren bizilagunagaz hartu-emonak izango ditu neskatoak.

Filma euskerara bikoiztuta emongo da eta aurkezpen berezia izango dau, hainbat ezustekoz betea. Saioetan zehar, belodromoa bat-bateko behatoki astronomiko bihurtuko da une batez, unibersoagaz konektetako eta ikuspegi zientifiko bati ekinez, beste planeta batzuetan bizia badagoala edo existiduten dalako probabilidadeari buruz berba egiteko.

UPV/EHU Euskal Herriko Unibersidadeko Naiara Barrado-Izagirre astronomoa izango da zientzialari konbidadua; Barradok hainbat urte emon ditu Bilboko Injineru Eskolako Planeta Zientzien Taldean, Jupiterren dinamika atmosferikoa ikertzen. Horretarako, misino espazialetako datuak erabilten ditu, esaterako Hubble Espazio Teleskopioa eta Cassini, Juno eta halako zundak, baita Lurrean kokatutako teleskopio ugaritan behaketak be.

2019tik, Donostia Zinemaldian programetan diran eskola-zinemarako saioek DIPCren eta Euskadiko Filmategiaren lankidetzea dabe. Donostia, zinema-uria, zientzia-uria goiburuari eutsiz, 80 bat ikastetxetako 13.000 ikasle baino gehiago izango dira Belodromoko sei saioetan, irailaren 20an (barikua) eta 27an (astelehena).

Umeentzako zinemea

Donostia Zinemaldiak familientzako sei filmez osotutako hautaketea aurkeztuko dau. Zinemaldiaren lehen asteburuan eta bigarren zapatuan, Principe zinema-aretoetan, Umeentzako Zinema saileko emonaldiak izango dira. Saileko film guztiak euskerara bikoiztuta ikusi ahalko dira, Zineuskadik Zinemea Euskeraz programearen esparruan egindako lankidetzeari esker.

Filmak

  • Robotia (Diego Cagide eta Diego Lucero).
  • Deep Sea. Sakontasunera bidaia bat (Tian Xiaopeng).
  • Patrick. Heroi txikiak. Balentria handiak (Sophie Roy).
  • Dragoi-jagolea (Salvador Simó eta Li Jianping).
  • Boo Kwai eta museoaren lapurreta (Yunfei Wangren).
  • Abentura erraldoia (Eduardo Schuldt).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu