Argentinako zinemeari babesa eskainiko deutso Zinemaldiak
2024-09-04 12:12 ZinemeaHerrialdeko industriaren desegitea dala eta.
Donostia Zinemaldiak Argentinari eskainiko deutso aurton Focus on ekimena. Focus on egitasmoaren bidez, herrialde, eskualde edo lurralde bateko profesionalez osotutako talde bat Zinemaldira etorri ohi da euren hartu-emon profesionalen sarea sustatzeko eta Industriako jardueretan parte hartzeko. Argentinako zinemeak bizi dauen salbuespenezko egoera dala eta (Argentinako Gobernuak proiektuak eten ditu eta laguntzinoak emoteari itxi deutso), ekimenaren edizino berezi izango da, Focus on+ hain zuzen be. Bertan, Gabriel Hochbaum eta Argentinako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren parte-hartzeagaz, zinemagileak eta kazetariak konbidauko dira.
Delegazinoagaz batera, Zinemaldiak zinema argentinarrari laguntzeko jardunaldia atondu dau hilaren 24an, Diego Lermanen El hombre que amaba los platos voladores filmagaz batera. Zuzendaritza-koktelean harrera egingo jako Argentinako delegazinoari, kontzentrazino bat egingo da Kursaal Auditoriumeko eskaileretan eta ondoren Traslados filma emongo da Trueba zinema-aretoetan. Nicolás Gil Lavedrak zuzendutako ez-fikzinoa bihar, hilak 5, estreinauko da Argentinan, eta Donostian izango dau, bestalde, nazinoarteko estreinaldia. Emonaldiagaz batera, filmearen aurkezpena eta berbaldia egingo dira, zuzendaria eta Zoe Hochbaum produktoreaagaz.
Donostia Zinemaldiaren 72. edizinoak Argentinan osorik edo partzialki produzidutako 16 film batzen ditu Sail Ofizialean eta New Directors, Horizontes Latinos, Zabaltegi-Tabakalera eta Ume Zinema sailetan, aitatutako Traslados filmaz gan. Zinemaldiaren Industria sailean, Europa-Latinoamerika Koprodukzino Foroan hautatutako sei proiektu argentinar dagoz, WIP Latamen work in progress bi eta, azkenik, produkzino-etxe argentinar baten partizipazinoa dauen proiektu bat Ikusmira Barriak ekimenean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!