Bilbok 945 kirol-ikastaro eskainiko ditu
2024-09-02 07:56 KirolaIkastaroetan izena emoteko epea irailaren 6ra arte egongo da edegita.
Bilboko Udalak 945 kirol-ikastaro eskainiko ditu 2024-2025 denporaldirako: 20.858 plaza 70 diziplina baino gehiagotan. Bilbao Kirolak-eko bazkideek irailaren 6ra arteko epea izango dabe ikastaroetarako aurretiazko hitzorduaren zozketean parte hartzeko.
Eskaintzak 12.839 plaza aurreikusten ditu. Betiko lez, lehentasuna emon jake eskari handiko ikastaro tradizinonalei, esaterako ugerketeari, pilatesari, yogeari edo tenisari, baina badagoz beste batzuk be, esaterako, jarduera esekiak edo Aurrera! eta Mugituz ikastaro barriak. Eskaintzak beste bultzada bat emon nahi deutse Denok batera familia-ikastaroei eta gimnasia pasiboei, ahaztu barik desgaitasuna daben personentzako kirol egokituko programea.
2024-2025 denporaldirako, Bilboko Udalak 517 areto eta pista-ikastaro programau ditu 54 diziplinatan. Udalaren eskaintzearen barruan, tartekatu egiten dira batetik, pasiboak, pilates eta yoga adibidez, eskari handia baidabe Bilbao Kirolak-eko erabiltzaileen aldetik, eta, bestetik, barriak eta intensidade handikoak, jarduera esekiak, esaterako aerial-pilates edo krossingfit.
Aurrera! eta Mugituz
Aurton, ikastaro barri bi emongo dira: Mugituz areto-ikastaroa, Miribillako kiroldegian, eta Aurrera! ikastaroa, San Ignazioko kiroldegian. Mugituz entrenamendu-diziplina da, gorputzearen artikulazino guztien mobimendu-maila handitzeko helburua dauena; Aurrera!, barriz, taldeko kirol-jarduera zuzendua da, sasoi onean daagozen personentzako entrenamendu oso, moldagarri eta planifikatua.
359 ikastaro uretakoak izango dira. Batetik, uger egiten ikasteko ohiko ikastaroak, adin guztietako personentzat eta, bestetik, uretako beste diziplina batzuk emongo dira, esaterako, aqua bike eta aqua fitness, jarduera fisikoa hobetzeko uretako elementua dabenak.
7.506 plaza fitness eta gazteentzako, barriz, 513
Bilbao Kirolak sarea osotzen daben 11 udal-kiroldegiek fitness-aretoak ditue. Fitness-aretoetara sartzeko, alta emon behar da Aqua + Fitness abonuetan, fitness-aretoetarako sarrera dabe eta.
Era horretako abonurik ez daukaten baina fitnessean jardun nahi dabenentzako 8.019 plaza eskainiko ditu Bilbao Kirolak-ek: 7.506 plaza helduentzat eta 513 gazteentzat (14-16 urte). Aukera hori baliatu nahi dabenek alta emon ahal dabe Bilbao Kirolak-en web-orrian edo presentzialki, kiroldegietako salmenta-makinen bitartez.
Irailaren 6ra arte
Bilbao Kirolak-eko bazkideek irailaren 6ra arteko epea dabe 2024-2025eko ikastaroetarako aurretiazko hitzorduaren zozketean parte hartzeko zenbakia eskuratzeko. Zozketea egingo da Bilbao Kirolak-eko 11 udal-kiroldegietako bakotxeko, eta parte hartu nahi daben abonatuek zenbaki bat eskura dezakete kirol-instalazino bakotxeko. Zozketean egun eta ordu bat esleituko dira, eta hortik aurrera hasi ahal izango da ikastaroetan izena emoten.
Zozketen emaitzak irailaren 11tik aurrera egongo dira ikusgai kiroldegietako instalazinoetan eta Bilbao Kirolak-en webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!