'We Live in Time' filmak emongo deutso amaierea Sail Ofizialari
2024-09-02 12:19 ZinemeaAndrew Garfield eta Florence Pugh dira protagonistak.
John Crowleyren filmak, We Live in Time, emongo deutso amaierea, lehiaz kanpo, Donostia Zinemaldiaren 72. edizinoko Sail Ofizialari. Andrew Garfield eta Florence Pugh dira drama erromantikoko protagonistak, istripu batean alkar ezagutu ondoren bizitza behin betiko aldatuko jaken personei buruzkoa.
Crowley zinema, antzerki eta telebista-zuzendariak (Cork, 1969) InterMission (2003; Zinemaldiko New Directors Sailean sartua) filmagaz egin eban debuta film luzeetan. Egile irlandarrak Boy A (2007), Is Anybody There? (2008), Closed Circuit (2013), Brooklyn (2015) eta The Goldfinch (2019) lanak zuzendu ditu. True Detective, Modern Love eta Life After Life telesailetako zuzendari lanak be egin situ.
Nick Paynek idatzia, We Live in Time pelikulako gidoiak Almuten (Florence Pugh) eta Tobiasen (Andrew Garfield) alkarbizitzearen uneko pasarteak eskaintzen ditu; euren maitasun-istorioak ibili beharko dauen bidearen une guzti-guztiak baloretan ikasiko dau bikoteak.
Andrew Garfielden lehen lanak Lions for Lambs (Robert Redford, 2007) eta Boy A (John Crowley, 2007) izan ziran. The Amazing Spider-Man frankizian Spiderman izateaz gan, interprete ingeles-estadubatuarrak ondoko filmetan be egin dau lan: The Social Network (David Fincher, 2010), Silence (Martin Scorsese, 2016), Under the Silver Lake (David Robert Mitchell, 2018) eta The Eyes of Tammy Faye (Michael Showalter, 2021). Ganera, Garfield, birritan izan da gizonezko aktore onenaren Oscar sarirako hautagai, Hacksaw Ridge (Mel Gibson, 2016) eta Tick, Tick... Boom! (Lin-Manuel Miranda, 2021) filmeetan egindako lanari esker, hain zuzen be.
Little Women (2019) filmagaitik antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Oscar sarirako izentau eben Florence Pugh eta Lady Macbeth (William Oldroyd, 2016) izan zan bere lan garrantzitsuenetako bat (Sail Ofizialean lehiatu eta Fipresci saria irabazi eban pelikuleak Donostian). Aktore britainiarrak Midsommar (Ari Aster, 2019), The Wonder (Sebastián Lelio, 2022, Sail Ofiziala), Don't Worry Darling (Olivia Wilde, 2022, Perlak), Black Widow (Cate Shortland, 2021), A Good Person (Zach Braff, 2023) eta Dune: Part Two (2024, Denis Villeneuve) filmeetan be parte hartu dau.
We Live in Time filma 2025eko urtarrilaren 3an estreinauko da Espainiako zinema-aretoetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!