'Marco' filma, bihar, hilak 30, estreinauko da Veneziako Biennalean

Bizkaie! 2024-08-29 08:15   Zinemea

Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako lana.

Hasi da dagoeneko 81. Veneziako Zinemaldia eta Bitelchus, Bitelchus filmagaz emon deutso hasierea. Tim Burton zuzendariaren obrearen bigarren atalean ondoko aktore honeek dagoz: Michael Keaton, Winona Ryder, Jenna Ortega, Monica Belluci, Willem Daafoe eta Justin Theroux. Horrezaz gan, Sigourney Weaver aktore estadubatuarrak Urrezko Lehoia jaso dau.  

Marco, Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako lana, hilaren 30ean estreinauko da Veneziako Biennalean, Orizzonti sailean hain zuzen be. Guztira, 18 film lehiatuko dira sail horretan.

Sail nagusian, barriz, 21 film lehiatuko dira Urrezko Lehoia eskuratzeko eta horreen artean dagoz: The room next door (Pedro Almodovar); Joker: Folie a deux (Todd Phillips); Queer (Luca Guadagnino); Maria (Pablo Larrain); eta I'm still here (Walter Sallesena). Ganera, Rodrigo Sorogoyenek be hartu dau parte Sail Ofizialen, Los años nuevos lanagaz, hori bai, lehiaketatik kanpo.

Jaialdia, irailaren 7ra arte ospatuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu