Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire, podiumera igoteko hautagai nagusiak
2024-08-28 08:46 KirolaLlopis abuztuaren 31n hasiko da lehian eta Zudaire, barriz, irailaren 1ean.
Gaur, hilak 28, egingo da Pariseko Joko Paralinpikoen hasierea ekitaldia. Holan, Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire ugerlariak, Defense Arenan azken entrenamentuak egiten dagoz.
25 urteko ugerlari donostiarrak Richard Oriberen eredua jarraitu eta Parisen bere bigarren dominea irabazi gura dau, batez be, gustuko dauen 100 metroko S8 proban, izan be, egungo munduko txapelduna izanda, presino gehiago dau: zidarra irabazteak itxaropen eta determinazino zentzua sortu dau nire entrenamenduetan. Azken zikloko Europako eta Munduko txapelketetan podiumera igotera ohituta, urrea lortzeko dauen anbizinoa indarbarritu da Parisen, gogoz dagoala adierazo dau.
Nahia Zudairek be podiumera igotea dau helburu. 20 urteko atleteak laugarren postuan amaiatu eban Tokion, 2021ean: S8 estilo libreko 400 metroko proban, baita tximeleta estiloko 100 metrokoan be. Parisen giro ezin hobea izatea espero dau Nahiak, senideez eta lagunez inguratuta. Parisen lehiatzea berezia da, etxetik hain gertu, izan be, Tokion ez genduan izan harmailetako berorik están dau Zubietakoak.
Zudairek sasoi bikaina erakutsi dau aurton, Europako Txapelketetan estilo libreko 400 metrokoan zidarrezko dominea eta bularreko 100 metrokoan brontzea lortuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!