Rodrigo Cortes-ek 'Escape' filma aurkeztuko dau

Bizkaie! 2024-08-27 08:10   Zinemea

Ganera, RTVEk eta Zinemaldiak lankidetzea indartu dabe.

'Escape' (Rodrigo Cortés). | Ikusi handiago | Argazki originala

TVEk hiru gala egingo ditu aurton 72. Donostia Zinemaldian, haren partizipazinoa daben ondoko obrak aurkezteko: Alexis Moranteren ¿Es el enemigo? La película de Gila, Rodrigo Cortésen Escape eta Juana Macíasen Las chicas de la estación.

RTVEk, Zinemaldiaren babesle ofizialak, hitzarmena sinatu dau, hurrengo hiru urteotan Zinemaldiarekiko lankidetzea indartzeko.

Hiru RTVE Galak

¿Es el enemigo? La película de Gila, Alexis Morantek zuzendua eta Oscar Lasarte, Carlos Cuevas, Natalia de Molina eta Salva Reina protagonista dituana, Victoria Eugenia Antzokian estreinauko da; fabula baikorra, Miguel Gilak gerran burrukau ebaneko eta fusilatua izatetik bizirik atera zaneko garaian oinarrituta dago filmea.

Escapek, Rodrigo Cortesen film barriak, Mario Casas izanik protagonista nagusia eta Martin Scorsese, barriz, produktore exekutiboetako bat, Kursaal 2 aretoan egingo dau galea. N.ren istorioa kontetan dau, erabagi bakar bat hartu gabe kartzelan bizi besterik nahi ez dauen gizon apurtu batena. Oso film personala eta sailkaezina da eta Anna Castillo, José Sacristan, José Maria Pou, Blanca Portillo, Guillermo Toledo eta Juanjo Puigcorbé be dagoz aktore-zerrendean.

Juana Maciasen Las chicas de la estación filmea Príncipe zinema-aretoetan aurkeztuko da, eta Mallorcako adin gitxiko zentro batean gertautako benetako gertakarietan oinarrituta dago: prostituzino-sareek harrapau egin ebezen zentro horretako zenbait neska.



Horreezaz gan, RTVEk lau filmekaz parte hartuko dau Donostiako Sail Ofizialean eta beste bikaz New Directors Sailean. Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira Los destellos (Pilar Palomero), El llanto (Pedro Martín-Calero), Tardes de soledad (Albert Serra) eta Hard Truths (Mike Leigh); eta egileen lehen eta bigarren filmak batzen dituan sailean Por donde pasa el silencio (Sandra Romero) eta La llegada del hijo (Cecilia Atán eta Valeria Pivato) aurkeztuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu