'Central parkeko heroiak' filma, abuztuaren 30ean ikusgai
2024-08-26 08:05 ZinemeaZinemea Euskeraz programearen barruan.
Central parkeko heroiak filma, hilak 30ean estreinauko da EAEko hainbat aretotan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik. Ume zein gazteei zuzenduta dagoan film frantsesa euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango da.
Zineuskadik sustatutako Zinemea Euskeraz programearen barruan aurton ikusiko dogun zortzigarren filma da, Buffalo Kids lanaren ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzautako programeak eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerearen zabalkundea bultzatzearren.
Sinopsia
Don irudimen mugabakoa dauen txotxongilo igeslaria da, eta DJ Doggy Dog lagun bila dagoan pelutxe abandonatua da. Biek Central Parken topez egin eta adiskidetasun abentura epiko batean sartuko dira.
Emanaldiak
Filma proiektatuko da hurrengo zinema-aretoetan: Golem Alhondiga (Bilbo), Multicines 7 (Bilbo), Florida Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), SADE Cines (Donostia) eta Golem La Morea (Iruñea).
Datozen hilebeteetan, beste film batzuk be izango doguz Zinemea Euskeraz programearen barruan: esaterako, irailaren 13an, Listor kapitaina, eta abenduaren 5ean, SuperKlaus.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!