Lau Haizetara Foroan parte hartuko daben proiektuak aukeratu ditue

Bizkaie! 2024-08-22 13:37   Zinemea

Guztira, 100 izen-emote baino gehiago egon dira.

El arte sencillo (Galder Arriaga). | Ikusi handiago | Argazki originala

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzino Foroak hogeigarren edizinoko proiektuen hautaketea iragarri dau. 2024ko irailaren 23, 24 eta 25ean egingo da, Donostiako 72. Zinemaldiaren barruan.

Guztira 100 izen-emoteren artean aukeratuak, beraz, Foroaren arrakastea bermatzen da. Ganera, hautatutako proiektuen kalidadea eta potentziala nabarmendu nahi izan dau batzordeak; horreetatik, euskaldun obra bi dagoz eta ganerako hamahiruak Alemaniatik, Kosovotik, Danimarkatik, Perutik, Serbiatik, Italiatik, Frantziatik, Argentinatik eta Espainiatik datoz.

Horreek guztiak autore-dokumentalak dira, gizarte-gaiak jorratzen dituenak eta nazinoartean ikusgarri diranak. Baldintza horreek, beti izan dira Foroaren sinadurea.

Film zerrendea

  • Adelina (Kosovo, Aurela Berila)
  • Barrabás (Espainia – Peru, Daniel Martínez-Quintanilla).
  • El arte sencillo (Espainia, Galder Arriaga).
  • El niño y el Tiburón (Espainia – Peru, Lucía Flórez).
  • El viaje de Tekle (Espainia – Danimarka, Jordi Call)
  • Gaza, le chagrin des Étoiles (Espainia – Frantzia, Thomas Dandois).
  • Good & Evil: how to sell a lie (Alemania – Frantzia – Herbehereak, Kelly Nyks).
  • Guardianas (Espainia, Mireia del Pozo).
  • Hay algo en el silencio (Espainia – Frantzia – Serbia, Patricia Pérez).
  • Inpromtu OP2 (Espainia – Argentina, Christian Mouroux).
  • In transit (Italia, Valerio Ciriaci).
  • La noche de la infancia (Espainia, Xixi Sofia Ye Chen).
  • La retirada (Espainia, Tian Riba).
  • Llegó su turno doctor (Espainia, Camilo Valderrama).
  • Peter (Espainia, Lucía Montero eta Carlota Darnell).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu