Konparsek protokoloa aktibau dabe hainbat erasoren ostean

Bizkaie! 2024-08-22 09:38   Pil-pilean

Atzo, hilak 22, konzentrazinoa egin eben Arriaga aurrean.

Zoritxarrez, Bilboko Konparsetako kideek Aste Nagusian izandako erasoak salatzeko batu behar izan dira. Azken egunotan hainbat eraso jaso dabenez, erasoen kontrako protokoloa aktibatzea erabagi dabe.

Erasoen kontra egindako protokoloaren balioa nabarmendu nahi dogu. Azpimarrau nahi dogu txosnagunetik kanpo gertautako eraso bat jaso eta kudeatu dogula, zehazki, Bilboko Konparsen federazinotik kanpoko txosna batean jaso dan eraso bat. Horrek esan nahi dau erreferentea garela babesa eta laguntzinoa bilatzeko orduan; hau da, Arenaleko txosnagunea leku segurutzat jotzen da.

Alarma piztu nahi dogu eta altu esan ez dogula erasorik onartuko. Geure lana gitxiesten dabenei gogorarazo nahi deutsegu arazo horri aurre egitea guztion erantzukizuna dala: komunikabideak, erakunde publikoak, herritarrak… Horreezaz gan, erasoak salatzeko beste tresna bat sortu dogu eta geure lanean konfiantza izan behar dogu. Are gehiago, jai-giroa nolabait tensinonatuta dagoala ikusten ari gara. Bereziki, jazarpen (sexual) kasuak jaso doguz eta kasu guztietan gizonek egindako erasoak izan dira (jazarpena, baboseoa, ikituak, irainak...).

Kezkatuta gagoz jaiak hasi eta gitxira eraso dezente doguzelako mahai ganean eta horri gehitu behar deutsegu aurretik jaso genduzen probokazinoei.

Jaietara hurreratzeko gonbidapena luzatu nahi dogu, guztion artean jai giro osasuntsu eta segurua sortuz. Erasotzaileei, barriz, ozen eta argi esan nahi deutsegu: Gera etxean, ez zarete ongi etorriak izango, eta zeuen erasoen aurrean erantzungo dogu.

Gora jai aske, anitzak, partehartzaileak eta seguruak!

Gora Aste Nagusia!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu