'En la otra isla' aurkeztuko dabe, film kubatar zaharbarrituen hautaketea

Bizkaie! 2024-08-21 11:26   Zinemea

60 eta 70eko hamarkadetan egindako ikus-entzunezkoak, hain zuzen be.

Donostia Zinemaldiaren 72. edizinoak, Klasikoak programearen barruan, En la otra isla zikloa hartuko dau, 1960ko eta 1980ko hamarkaden artean egindako 19 film kubatar zaharbarrituk osotutako hautaketea. Zinemaldiaren, EQZE Elías Querejeta Zine Eskolaren (aktiboki hartu dau parte EQZEk zaharbarritzean) eta Euskadiko Filmategiaren proposamena, bost saiotan banatuta egongo da eta zinemagileen, persona kanonikoen  eta egitura instituzinonaletatik kanpo lan egin eben sortzaile amateurren lanez hornituko dira.

Filmak, kasu askotan mundu-estreinaldian programautak edo Espainian lehen aldiz ikusiko diranak, Kubako zenbait erakunderen (Cinemateca de Cuba, ICAIC, zinemagileak eta partikularrak) eta nazinoarteko erakunde horreen alkarlanaren ondorioz emon ahalko dira: Elías Querejeta Zine Eskola bera, zaharbarritze eta filmen konserbazinorako arloaren bitartez; Kanadako Vulnerable Media Lab/Queen's University; Alemaniako Arsenal-Institut für Film und Videokunst; Madrilgo Altahabana Films; Archivistas Salvajes kolektiboa (Kuba-Donostia); eta Frantziako Institut National de l'Audiovisuel.

Programea Elías Querejeta Zine Eskolak Tabakaleran dauen zinema-areto barrian proiektauko da, eraikinaren beheko solairuan eta Sara Gómezen De cierta manera filmagaz emongo jako amaierea. Emakume kubatar batek zuzendutako lehen film luzea da, 1977an Zinemaldiko Auzoak eta Herriak atalean aurkeztua eta Behin bakarrik bizi daiteke (1988) atzerabegirakoan berreskuratua.

2024an, Donostia Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak zinema klasikoko jaialdia bultzau dabe, hiru ziklo multzokatuz: lehenik, Filmategiak urtean zehar Euskal Herriko hainbat kultur erakundetan programatzen dituan dozena film zaharbarrituak; bigarrenik, irailean Zinemaldiaren esparruan proiektauko diran Klasikoak saileko sei filmak; eta hirugarrenik, aurten Italia biolentoa. Italiako polizia-zinema deituko jakon atzerabegirakoa. Aurton, ganera, 60ko eta 80ko hamarkadetan errealizautako zinema kubatar zaharbarrituaren ziklo hau be eskainiko dau.

Klasikoak programeak, Donostia Zinemaldiaren tradizino historikoari jarraitzen deutso, halanda ze, hasiera-hasieratik indartu ditu zinemagileak, garaiak, gaiak edo hizkuntza zinematografikoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu