Sollube taldeak irabazi dau XI. Bizkaia Txapelketea

Bizkaie! 2024-08-21 09:03   Kirola

Peña II, Laso, Mariezkurrena eta Bakaikoa dira taldekideak.

XI. Bizkaia Txapelketako finala jokatu da Bizkaia Frontoian. Sollube taldeko pilotariek irabazi dabe Bizkaiko Foru Aldundiak bultzautako txapelketea. Holan, Peña II.ak lau t'erdiko modalidadean, Lasok eta Mariezkurrenak binakako modalidadean eta Bakaikoak banakako modalidadean lortu dabe garaipena.

XI. Bizkaia Txapelketako finala Oiz taldeko pilotariek Sollube taldeko pilotarien kontra jokatu dabe. Lau t'erdiko finala Ezkurdiak Peña II.aren kontra jokatuko dau; Altuna III.ak eta Rezustak, Laso eta Mariezkurrena II.aren kontra binakako modalidadean; buruz buruko finala, barriz, Egiguren V.ak eta Bakaikoak jokatu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu