'Buffalo Kids' filma, gaur, hilak 14, ikusgai

Bizkaie! 2024-08-14 10:18   Zinemea

Zinemea Euskeraz programearen barruan.

Buffalo Kids filma gaur, hilak 14, estreinauko da EAEko hainbat aretotan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik. Tadeo Jones pelikulearen produktore eta gidoilariak egin dau ikus-entzunezkoa.

Zineuskadik sustatutako Zinemea Euskeraz programearen barruan aurton ikusiko dogun zazpigarren filma da, Robotia lanaren ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzautako programeak eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerearen zabalkundea bultzatzearren.

Sinopsia

Tom eta Mary, anaia-arreba umezurtz bi, New Yorken lehorreratu ziran XIX. mendearen amaierean. Osabagaz alkartzeko, Mendebalde Basatia zeharkatzeko tren batean polizoi bezala abenturauko dira eta Nick ezagutuko dabe, bizitzak betirako aldauko dituan lagun barri eta aparta. Alkarregaz bidaia arriskutsu batean sartuko dira.

Emanaldiak

Filma proiektatuko da hurrengo zinema-aretoetan: Golem Alhondiga (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Zugaza Zinema (Durango), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), SADE Cines (Donostia) eta Golem La Morea (Iruñea).

Datozen hilebeteetan, beste film batzuk be izango doguz Zinemea Euskeraz programearen barruan: esaterako, abuztuaren 27an, Zentral Parkeko heroiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu