Catherine Ulmer eta Ventura Durall, Lau Haizetara Dokumentalen Foroan
2024-08-13 08:00 ZinemeaTabakaleran, irailaren 23an eta 24an.
Barriro be, Catherine Ulmer eta Ventura Durall zinemagileak izango dira Tabakaleran (Donostiako Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroa) irailaren 23 eta 24an, foroaren aurreko trebakuntza-jarduera bezala egingo diran pitching-a prestetako tailerren arduradunak.
Zuzentzeko eta produktoreekaz banan-banan eta taldeka jarduteko arduradunak izango dira. Intensidade handiko jardunaldi biak, edozein pitch estrategia prestau aurretik kontuan hartu beharreko alderdi nagusiak jorratzeko balio dau. Aurkezpen-lan sakona egingo da, bai storyline baita teaser alorretan be, ikuspegi egokiena eta ahalik eta erakargarrienak eta gizatiarrenak izan deien. Tutoreek tresna egokiak emongo deutsee hautatutako proiektuei ahalik eta potentzial handiena ateretako eta Commissioning Editors-egaz izango dituen bilera indibidualizatuak be hobetuko ditue.
Catherine Ulmerrek eta Ventura Durallek lotura estua dabe dokumentalaren munduagaz eta eskarmentu handia nazino-mailan eta nazinoartean autortza eta presentzia daben proiektuen zuzendaritzan eta produkzinoan. Gertutik ezagutzen ditue denporean zehar errealidade politiko, sozial eta kulturalaren inguruan hausnartzeko funtsezkoa dan generoaren zehetasun guztiak.
Epe-Ibaia Produkzino Alkarteak Donostiako Zinemaldiko Industria Sailaren laguntzinoagaz atondua, jarduerea dokumentalerako erreferentziazko hitzorduetako bat da dagoeneko eta ikus-entzunezko garapenaren alde egiten daben hainbat erakunde eta entidaderen babesa dauka.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!