Hamalau proiektu Europa-Latinoamerika Koprodukzino Foroan
2024-08-12 12:31 ZinemeaArgentina, Bolivia, Brasil, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Paraguai eta Suitzatik datoz.
269 lan inskribatu dira eta hautatutako proiektuak ondoko honeek dira: Animales del desierto, Santiago Lozarena; Crocodila, Gabriela Amaral Almeidarena; El espíritu de la ley, Natalia Metarena; La escuela pesada, Hernán Rossellirena; La levedad de ella, Rosa María Rodríguez Puporena; La mujer extraña, Martín Boulocqena; Los dos paisajes, Francisco Lezamarena; Los erizos, Victoria Galardirena; Malestar Tropical, Jorge Cadenarena; Mar de Leva, Mariana Saffon Ramírezena; Otro Jardín, Mariana Gil Ríosena; Rambler, Fernanda Valadez eta Astrid Ronderorena; Remanso, Pablo Lamarrena; eta, Sólo el amor existe, Natalia López Gallardorena. Aurtongo edizinoa irailaren 23tik 25era egingo da eta ekitaldira bertaratuko diran ordezkariek aukerea izango dabe, balizko bazkideei euren proiektuen barri emoteko ez ezik, baita finantzaketa osotu eta nazinoarteko merkatuetarako sarbidea hobetzeko be.
Proiektuetako zazpi egileen lehen edo bigarren filmak dira: La levedad de ella, Rosa María Rodríguez Puporena, lau film labur eta dokumental bat izanik bere curriculumean; Los dos paisajes, Francisco Lezamarena, aurton film labur onenaren Urrezko Hartza irabazi dabena; Malestar Tropical, Jorge Cadenarena (Berlinalen, Rotterdamgo jaialdian eta SXSWn sarituak izan dira egilearen film laburrak); Mar de Leva, Mariana Saffon Ramírezena, Orizzonti saria jaso ebana Veneziako Mostran; Otro Jardín, Mariana Gil Ríosena (2024, zuzendariaren Uli film laburrak aitamen berezia lortu eban Berlinaleko Generation Kplus atalean); eta Remanso, Pablo Lamarrena, film laburrak Cannesen aurkeztu izan dituana. Ganera, Natalia López Gallardok bere bigarren film luzerako proiektua aurkeztuko dau: Sólo el amor existe. Egilearen lehen lanak ( Manto de Gemas) Urrezko Hartza epaimahaiaren saria irabazi eban 2022ko Berlinalen, Horizontes Latinos sailean emoteaz gan.
Donostiara bueltauko dira hainbat zinemagile euren proiektu barriekaz: Animales del desierto filamagaz, zazpigarrenez hartuko dau parte Santiago Lozak; Natalia Metak El espíritu de la ley aurkeztuko dau, Horizontes Latinos sailean El prófugo (2020) erakutsi ondoren; Martín Boulocq La mujer extraña obragaz bueltauko da 2006ko Horizontes Latinosen Lo más bonito y mis mejores años erakutsi ondoren; Victoria Galardik, barriz, Los erizos filmagaz hartuko dau parte Zinemaldian bosgarrenez; eta Fernanda Valadez eta Astrid Rondero Ramblerregaz izango dira Foroan.
Honeek osotuko dabe hautaketea: Crocodila beldurrezko istorioa, Gabriela Amaral Almeidaren hirugarren film luzea, eta La escuela pesada, Hernán Rosselliren laugarren filma.
Horrezaz gan, aurtongo edizinoan Europa-Latinoamerika Koprodukzino Foroan edo Ikusmira Barriak atalean parte hartzen daben zuzendariek Casa Wabi-Escine Saria irabazi ahalko dabe, Casa Wabi Fundazinoaren eta Escineren eskutik. Bost asteko egonaldi batean datza, Puerto Escondidoko (Mexiko) Casa Wabi bungalowetako batean, Europa-Latinoamerika Koprodukzino Foroan edo Ikusmira Barriak atalean hautatutako proiektuetako baten zuzendariarentzat. Sari horrezaz gan, proiektu onenaren saria, DALE! saria eta ArteKino International Award saria be aitatu behar dira.
Dauela gitxi, Europa-Latinoamerika Koprodukzino Foroan aurkeztutako proiektu askok nazinoarteko ibilbide arrakastatsua izan dabe: 2024an Antonella Sudasassi Furniss zuzendariaren Memorias de un cuerpo que arde filmak Berlinaleko Panorama saileko Publikoaren Saria irabazi eban eta Celina Murgaren El aroma del pasto recién cortado filmak, barriz, Tribecako zinema-jaialdian gidoi onenaren saria. Film horrek Horizontes Latinosen parte hartuko dau, baita Mariana Rondónen Zafarik be. Ekimen horretako parte hartzaileen arrakasta-kasuei buruzko informazino gehiago nahi izanez gero, kontsultau hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!