Joxe Ramon Zubimendi irakasle eta itzultzailea hil da

Bizkaie! 2024-08-09 08:10   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiko Jagonet zerbitzuaren arduraduna be izan zan.

Usurbilen (Gipuzkoa) jaio zan Joxe Ramon Zubimendi, 1952ko zemendiaren 11n. Irakasle, itzultzaile eta idazlea, euskaltzain urgazle izentau eban Akademiak 1996ko martiaren 29an.

Akademiaren barruan batzorde honeetan parte-hartu eban: Herri Literatura (1997-2017), Jagon saila (1997-1999), Corpusa (1999-2009), Komunikabideen lantaldea (2001-2003) eta Euskalkien lantaldea (2007-2009). Horreezaz gan, Euskaltzaindiko Jagonet zerbitzuaren arduraduna be izan zan.

Haren obren artean, ondokoak nabarmentzen dira: Idazkera-liburua (alkarlanean, 1993); Zubieta, mila urteko herria (2000); Gipuzkoa (2009).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu