Pau Echanizek brontze olinpikoa irabazi dau
2024-08-02 08:53 KirolaPariseko Jokoetako eslalom piraguismoaren K1ean.
Pau, piraguismoa gogoko dauen familiakoa da, izan be, Xabi Etxaniz entrenatzailearen semea da, Bartzelona 92an olinpikoa izandakoa. Ganera, beraregaz eta horren bikotekide Maialen Chourrautegaz bizi da.
Echaniz hamabigarren postuan sartu da finalean, azken sailkatua izanik. Baina, piraguismoan, txanda bakotxa mundu bat da. Beraz, emaitza horren ostean, finalean lehen postuan atera da, jaitsiera ia perfetua eginez.
Echanizek 88.87 segundoko denporea egin dau, ames egiteko behar ziran 90 segundoetatik jaitsita. Giovanni de Gennaro italiarrak (88.22) eta Titouan Castryck frantziarrak (88.42) bakarrik gainditu dabe Pauren markea.
Echanizek jaitsiera azkarra egiteko funtsezko helburua lortu eban. 19. atean egindako ikutu bakarrak, ibilbidearen azken zatian, segundo bigaz zigortu dabe, urrea kenduz. Hori bai, gainerako aurkarien erreferentziarik gabe, 88.87 segundoak etorkizun handikoak baino gehiago ziran. Hamaika lehiakide falta ziranean, finalerdietako erreferentziarik azkarrena Joseph Clarke britainiarraren 89.51 segundoak ziran.
Echaniz bigarrena zan eta zazpi gizon falta ziran amaitzeko. Martin Dougoud suitzarra, oso bizkor, ate batetik salto egin eta burrukatik kanpo geratu da. Jiri Prskavec txekiarra baztertuta geratu da ukitu biren ostean. Jakub Grigar eslovakiarra ibilbidearen erdian trabau da. Felix Oschmautz austriarrak ikutu bi egin ditu eta Echanizek bigarren jarraitzen eban hiru aurkariren faltan.
Azken zatian ikutu bat emon deutse Noah Hegge alemaniarrari dominak lortzeko lehiatik ateratzeko eta hor hasi da gipuzkoarraren kirol-ibilbideko minutu eta erdi luzeena: bere domina Joseph Clarke britainiarraren menpe egoan. Amesa egia bihurtu da Clarke 7. aterako bidean trabauta geratu danean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!