Virginia Diaz finalerdietara pasau da
2024-08-01 09:21 KirolaMiren Lazkanok hamargarren postuan amaitu dau kanoa finala.
Virginia Diaz arraunlaria finalerdietara pasau da Olinpiar Jokoetako banakako scull probean, final laurenetako txandean hirugarren postuan amaitu ondoren. Hiru arraunlari pasetan ziran txanda bakotxean. Virginiak laugarren postuan egin dau arraun lehen 1.500 metroetan eta, azken 500 metroetan eskuratu dau pasea emon deutson hirugarren postua, Emma Twigg zeelandarraren eta Aurelia-Maxima Katharina suitzarraren atzetik.
Horrezaz gan, Tahitin lehiaketean, Joan Duru Baionako surflariak final laurenetara pasau da Alan Cleland gaindituz. Julen Lasa zarauztarrak entrenautako mexikarrak, 15.17ko balorazinoa lortu arren.
Belar hockeyan Chefo Basterra eta Rafa Vilallongaren selekzinoak hiruna bukatu dau Frantziaren kontra, 32. minutuan Vilallongak sartutako gola tarteko.
Saskibaloian Xabier Lopez-Arostegi eta Dario Brizuelaren taldeak final laurenetako amesari eusten jarraitzen deutso. Scarioloren taldeak 84-77ko garaipena lortu dau Greziaren kontra, aberastasun taktikoaren erakustaldi batean.
Eskubaloian, Maitane Etxeberria Paristik etxera bueltau da, izan be, ezker hankako iskiotibialetako lesinoak jokoetatik kanpo itxi deutso. Taldekideek 29-24 galdu dabe Herbehereen kontra, multzoen fase horretan hiru porrot jarraian sufriduz. Gizonen taldean, Kauldi Odriozolak eta Imanol Garciandiak galdu egin eben Suediaren kontra (29-26).
Futbolean, Beñat Turrientes, Aimar Oroz eta Jon Pachecoren selekzinoa multzoko bigarren postura jaitsi zan, beraz, final laurenetan Japoniaren kontra jokatuko dau.
Ur-poloan, Alberto Munarriz nafarraren taldeak, bigarren garaipena lortu dau, bederatzi urre dituan Hungariako taldea 10-7 irabaziz.
3×3 saskibaloian Gracia Alonso bilbotarraren taldeak garaipena lortu eban Azerbaijanen kontra. Hasierea parekatua izan arren, 18-16 irabazi eben.
Miren Lazkano piraguistea, hamargarren postuan amaitu dau kanoa finala. Burumakur agertu arren, azken urteetan izan dauen garapena eta ikaskuntzeagaz geratu da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!